Zibersegurtasuna

Zibersegurtasuneko Unibertsitate Ikastaroen II. edizioa

Zibersegurtasuna gaitasun estrategikoa bihurtu da sektore guztietako erakndeentzat. Errealitate honen jakitun, Informatika Fakultateak zazpi ikastaroez osatutako programa bat abiatu du, lanbide-profila eguneratu, indartu edo bibideratu nahi duten profesionalentzat diseinatua.

Ibilbide modularra eta zure helburuetara egokitua

Ikastaroetan izena eman dezakezu modu independentean edo ibilbide osoa egin dezakezu, pixkanaka zibersegurtasuneko profil sendo eta eguneratu bat eraikiz.

MATRIKULA ZABALIK ! N ahi duzunean eman dezakezu izena. Zuk erabaki!

​​​​​​​​​

IKASTAROA

KREDITUAK PREZIOA HASIERA-DATA

Zibersegurtasunaren oinarriak eta sarrera

2100Matrikula zabalik

Informazioaren segurtasunaren gobernua, arriskua eta arau-betetzea (GRC)

3225Matrikula zabalik
Segurtasun-Arkitektura: Zero Trust, Cloud eta Sareak3225Matrikula zabalik

DevSecOps eta Segurtasuna Softwarearen Bizi-zikloan

2125Matrikula zabalik

Ikerketa eta Erantzuna Gertaeren Aurrean (DFIR/Blue Team)

3225Matrikula zabalik

Erasorako Zibersegurtasuna eta Defentsa Aktiboa (Purple Teaming)

3225Matrikula zabalik

Zibersegurtasuna industria-inguruneetan eta Operazio-Teknologiak (OT)

5350Matrikula zabalik

 

Unibertsitateko prestakuntza, malgua eta %100 online

Ikastaroak online modalitatean ematen dira, prestakuntza-plataforma baten bidez, eta ikaskuntza eta jarduera profesionala bateragarri egiteko aukera ematen dute.

Ikastaroen egitura orokorra honako hau da:

  • Azalpen-bideoak eta eduki didaktikoak PDF formatuan
  • Jarduera praktikoak eta laborategiak
  • Amaierako ebaluazioa ikasturte bakoitzeko
  • Tutoretzak eta ikastaroko irakasleen jarraipena.

Ikastaro bakoitza gainditzean, ziurtagiri bat eskatu ahal izango duzu

​​​​​​INFORMAZIO ETA MATRIKULA: dif.zibersegurtasuna@ehu.eus