Eduki publikatzailea

EKINDUZ 2018 Lehiaketa

Izen ematea 2018ko azaroaren 12a arte

Lehenengo argitaratze data: 2018/10/29

Ekinduz Inizia programa delakoaren jarduera berria da kultura ekintzailea Arabako Campusean bultzatzeko.

Inizia programatik gonbidatzen zaitugu joko dibertigarri honetan parte hartzera. Ekintzailetzari buruzko prestakuntza jaso eta haren gaineko xehetasun bitxiak eta erakargarriak deskubrituko dituzu. Eta, bestalde, sariak ere jasotzeko aukera izango duzu (1. saria: 600€/bikoteak, 2.a: 300€/bikoteak, 3.a 100€/bikoteak). Ez dago ekonomialaria izan beharrik, ezta inoiz nagusirik gabe lan egitea planteatu izan beharrik ere. Nahikoa da zure pertsonaia aukeratu eta denbora puska batean ekintzailetzaren munduan barrena murgiltzea.

UPV/EHUko Arabako Campuseko ikastegien arteko EKINDUZ lehiaketa 2018ko azaroaren 19an hasiko da sailkapen txandarekin eta azaroaren 21n amaitu. Ekinduz 2016 lehiaketan parte hartzen duen UPV/EHUko Arabako Campuseko ikastegi bakoitzari data bat emango zaio eta, gainera, parte hartzea errazteko, eskola orduz kanpoko ordutegiak eskainiko dira. Izena binaka eman behar da. Izen ematea doakoa da eta parte hartzaileek aurrez aurre jokatu beharko dute ikastegi bakoitzean erreserbatutako geletan.

Bikote irabazle bat aterako da sailkapen txanda horretatik parte hartzen duen ikastegi bakoitzeko. Ikastegietako bikote irabazleek EKINDUZ lehiaketaren finala jokatu beharko dute 2018ko azaroaren 27an.

Jokoarekin ohitu eta zer-nolako galderak egiten diren ikusteko, EKINDUZ erabilgarri izango duzue azaroaren 15a arte INIZIA programaren webgunean.  Egun horretatik aurrera eta lehiaketa amaitu arte ezin izango da jokoa erabili.

IMPORTANTE:

Hauek dira ikastegikako sailkapen txandako egunak eta ordutegiak:

  • Farmazia Fakultatea: izen emate kopurua ez da minimora heldu
  • Ekonomia eta Enpresa Fakultatea: 2018/11/19an, 18:00 – 19:00etan, AI2 gelan
  • Letren Fakultatea: 2018/11/19an, 15:00 – 16.00etan, 1.49 Gelan.
  • Gasteizko Ingeniaritzako Eskola: izen emate kopurua ez da minimora heldu
  • Hezkuntza eta Kirol Fakultatea: izen emate kopurua ez da minimora heldu
  • Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea: 2018/11/21ean, 16:00 – 17:00etan, Informatika Gelan