"Gazte ekintzailetza" programaren bekak 2018

Lehenengo argitaratze data: 2018/09/04

"Gazte ekintzailetza" izeneko programak enpresa arloko ideia edo ekimenak laguntzea izanen du helburu, gehien dela, 45. Honetara, ekintzailetzaren kultura zabaldu eta aktibatu nahi da bekak jasoko dituzten ikasleen artean, unibertsitatearen eremuan sor litezkeen enpresa ekimenak laguntzearren.
Parte hartu ahal izango dute programan UPV/EHUko ikasleek baldin eta azken hiru akademi ikasturteetan (2015/2016, 2016/2017 edo 2017/2018) unibertsitateko titulazio ofiziala lortu badute, edo 2018/2019 akademi ikasturtean graduko azken ikastaroan edo masterrean matrikulatuta badaude.


Proiektuen tipologia:

  1. Heltze fase ezberdinetan diren enpresa ideia, proiektu edo ekimenak (Deialdiaren Oinarriak ikusi).
  2. UPV/EHUko ikertzaile edo ikasleen lankidetzaz enpresa berrikuntza helburu garatzen ari diren proiektuak.

Bekaren zenbatekoa:

Hautatuko diren proiektuetako ikasle edo titulatuek 3.600 eurotako laguntza ekonomikoa jasoko dute, PFGZri dagokion ordainketaren zenbatekoa kenduko zaiolarik.

Gainera, UPV/EHUk mentoreen sare bat jarriko du beren esku, proiektua garatu ahala, aholkularitza profesionala eskainiko diena, eta ikastaro espezifikoa antolatuko du ekintzailetza eta berrikuntzari buruz, bertan nahitaez parte hartu beharra izanik.

Eskaerak aurkeztea: 2018ko irailaren 18an 16:30etan amaituko da.

INFORMAZIO GEHIAGORAKO:
https://www.ehu.eus/eu/web/enplegua/gazte-ekintzailetza-bekak