info_GAZTE_EKINTZAILETZA_2026

GAZTE EKINTZAILETZARAKO BEKEN DEIALDIA, 2026

Deialdiaren helburua

“Gazte ekintzailetza” izeneko programak enpresa arloko ideia edo ekimenak laguntzea izanen du helburu, gehien dela, 35. Honetara, ekintzailetzaren kultura zabaldu eta aktibatu nahi da bekak jasoko dituzten ikasleen artean, unibertsitatearen eremuan sor litezkeen enpresa ekimenak laguntzearren.

Baldintzak

1. Parte hartu ahal izango dute programan EHUko titulatu eta ikasleek baldin eta azken hiru akademi ikasturteetan (2023/2024, 2024/2025 eta 2025/2026) unibertsitateko titulazio ofiziala (gradu, masterra edo doktoretza) lortu badute, edo 2026/2027 akademi ikasturtean hauen azken ikasturtean, matrikulatuta badaude.

2. Programaren aurreko bi deialdietan beka honen onuradun izan ziren pertsonak ezin izango dira beka hauen onuradun izan 2026ko deialdian.

3. Beka eskatzen duten pertsonek denbora nahikoa izan beharko dute, alde batetik, bekarekin lotutako jardueretan parte hartu ahal izateko (ekintzailetza ikastaroa eta mentoring programa barne) eta, bestetik, programara aurkezten diren proiektuaren garapenean lan egiteko.

Baldintza gehiago, oinarrietan

Bekaren zenbatekoa

Hautatuko diren proiektuetako ikasle edo titulatuek 3.600 eurotako laguntza ekonomikoa jasoko dute (ordainketa bakar batean), PFEZri dagokion ordainketa minimoaren % 2ko atxikipena kenduko zaiolarik. Onuradunen ardurapean geratzen da PFEZaren ordainketarako zenbateko handiagoa gordetzea hala badagokio.

Gainera, EHUk mentoreen sare bat jarriko du beren esku, proiektua garatu ahala, aholkularitza profesionala eskainiko diena, eta formakuntza espezifikoa antolatuko du ekintzailetzari buruz, bertan nahitaez parte hartu beharra izanik.

Bai prestakuntzara joatea bai mentoretza-saioetan parte hartzea nahitaezkoak dira programa honetan parte hartzen duten guztientzat. Ezinbesteko arrazoiak direla-eta, parte-hartzaileren bat prestakuntzara puntualki joatea eragozten duten kausak agertzen badira bakarrik baloratu ahal izango da prestakuntzara ez joatea. Beti izango da nahitaezkoa mentoring programan parte hartzea.

Eskaerak aurkeztea

Deialdi hau EHUren Praktikak, Prestakuntza Duala eta Enplegagarritasuna atarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eskariak aurkezteko epea, eta 2026ko irailaren 20an amaituko.

OSO GARRANTZITSUA: Formularioa bete eta eskaria igorri eta gero, eskatzaileak gordekina jasoko du, eskaeran jakinarazpenetarako zehaztu duen helbide elektronikoan. Mezu elektroniko hori behin jasota, igorri beharko da, PDF formatuan, Enplegu Guneetara (U02000340) EHUko Erregistro Elektronikoaren bidez (modu lehenetsia); edo, EHUren edozein Erregistro Orokorretan aurkeztuta (EBAZPENA, 2024ko irailaren 11koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko bitarteko elektronikoekin funtzionatzeko eta jarduteko arautegia argitaratzen duena. 2024ko urriaren 1eko EHAA).

Aurreko pasartean adierazitako bideetatik telematikoki bete, erregistratu eta Enplegu Guneetara (U02000340) bidali ez diren eskariak AURKEZTU GABETZAT JOKO DIRA.

Argibide gehiagorako

Edozein duda argitzeko:

  • Gipuzkoako Enplegu Gunea (Barriola eraikina)

943 01 59 46

enplegugipuzkoa@ehu.eus

Onartutako eta baztertutako hautagaiak

Atal honetan argitaratuko dira unean uneko ebazpenak eta zerrendak.

Beken esleipena

Atal honetan argitaratuko dira unean uneko ebazpenak eta zerrendak.