Merkatuen ikerketa (Jardunaldia Nazionala)

Noiz eta non

2019/11/06 2019/11/06

Deskribapena

Jardunaldi honen helburua da merkatuen ikerketari buruzko ezagutzak jasotzea, horiek erabakiak hartzeko tresna modura erabili ahal izateko. Zer informazio behar dut nire bezeroen beharrizanetara egokitutako produktuak eta zerbitzuak diseinatzeko? Badago tokirik merkatuan? Nola baloratuko dute nire proposamena? Nola bildu behar dut informazioa? Nola interpretatu behar dut?

Mintegi hau INIZIA programaren harira egingo da; Arabako Eraberrikuntza Industrialdeak (BIC Araba) eta UPV/EHUko Arabako Campusak abiatu dute programa hori, ekintzailetasuna sustatze aldera.

Helburuak:

  • Ekintzaileei merkatuen oinarrizko azterketa bat egiteko oinarrizko tresnak ematea, euren ekintzailetza-proiektua aurrera eramatea ahalbidetuko diena.
  • Zergatik da beharrezko azterketa bat egitea?
  • Azterketa horrek zer galderari erantzun behar dio?
  • Zeintzuk dira mota honetako merkatuak aztertzeko edukiak?
  • Nola eraman dezaket aurrera azterlan bat baliabide gutxi baldin baditut? Zein da muga? Zer informazio iturri daukat eskura?

Aurkezpenarekin batera benetako azterketa adibideak emango dira, eta kostu txikiko edo doako informazioarekin egindako analisien adibide batzuk ere barne hartuko dira.

Hizlaria:

  • Patxi Alija, adimen enpresako zuzendari nagusia, ikerketa sektorean 20 urte baino gehiagoko esperientzia duen merkatu ikasketetan aditua.

Lekua:

  • Lascaray ikerguneko areto nagusian. Miguel Unamuno etorbidea 3, 01006 Vitoria-Gasteiz

Ordutegia:

  • 09:00-13:00

Informazio gehiago:

 

Izena ematea