INIZIA ARABACAMPUS

Arabako Campusean ekintzailetasuna bultzatzeko eta laguntzeko programa, UPV/EHUk sustatua  BIC ARABArekin elkarlanean

Ekitaldiak

null

UPV/EHU Ekintzailetzako I. Kongresua, XXI. mendeko unibertsitate ekintzailetza, erronkak eta aukerak (KongresuaNazionala)

Noiz eta non

2019/10/29

Deskribapena

Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitateak, BIC Arabak eta BIC Gipuzkoak atsegin handiz aurkezten dizuegu UPV/EHUko Ekintzailetzako I. Kongresua, "XXI. mendeko unibertsitate ekintzailea, erronkak eta aukerak". UPV/EHUn hedatutako ekintzailetzako eta berrikuntzako estrategietan lortutako emaitzen balioa nabarmentzea eta ekintzailetza zientifiko-teknologikoaren gako-eragileen arteko networkinga ahalbidetzea du helburu.

Honako gai-multzo hauek landuko dira: Tranferentzia Teknologikoa - nazioartean erreferente diren ereduak ezagutuko eta eztabaidatuko ditugu - eta Berrikuntza Irekia - hainbat enpresa garrantzitsuren esperientziak azalduko ditugu.

Bertaratuek aukera izango dute lehen eskutik ezagutzeko UPV/EHUn teknologiak merkaturatzen jardunean dauden ikerketa talde nagusien eskaintza teknologikoa eta sortu diren Spinn-Off teknologiakoak. Jardunaldiak dirauen bitartean parte-hartzaileek Business matchmaking egiteko aukera izango dute.

Informazio gehigarria