INIZIA ARABACAMPUS

Arabako Campusean ekintzailetasuna bultzatzeko eta laguntzeko programa, UPV/EHUk sustatua  BIC ARABArekin elkarlanean

Ekitaldiak

null

Marketina eta brandina ekintzaileentzat (IkastaroaNazionala)

Noiz eta non

2019/12/18, 09:00

Deskribapena

Digitalizazioak ekintzailearen hazkundea erraztu du eta profesional independenteen negozio-aukerak handitu ditu.

Aldi berean, digitalizazioak ateak ireki dizkio, batetik, lehia handiagoa izateari, eta, bestetik, erabiltzaileek itxaropen-maila oso zorrotzak izateari, erosi edo kontratatu behar duten produktua edo zerbitzua edozein izanik ere eta kontuan izan gabe haren truke ordainduko duten edo doan eskuratuko duten.

Horregatik, ekintzaileek nahiz profesional independenteek marka eta estrategia-baliabideak ezagutu eta erabili behar dituzte, horrela, euren balio-proposamena ahalik eta modu egokienean eta sinesgarrienean helarazi ahal izateko merkaturik egokienari.

Jardunaldi hau INIZIA programaren baitan kokatzen da. Programa hori Arabako Enpresa eta Berrikuntza Zentroak (BIC Araba) eta UPV/EHUko Arabako Campusak bultzatzen dute ekintzailetza sustatzeko asmoarekin.

 

HELBURUAK

Tailerra abiapuntu bat izango da, hau da, tailerrera etortzen den pertsona bakoitzak bere beharrizanak antzemango ditu, bere proiektuaren garapen-mailaren arabera.

Helburua honako hau izango da: tailerra amaitzen denean, parte-hartzaileak bere proiektuaren beharrizanen checklist propioa eginda izatea eta landu beharreko ibilbide-orri bat egiteko behar adina informazio izatea.

Ibilbide-orri hori erabiliz, checklistean jasotako bere negozio-ereduaren elementuak sortu edo hobetu ahalko ditu eta briefinga sortzeko moduan egongo da, hirugarren batek egin dezan.

 

PROGRAMA

1.- Sarrera

2.- Branding-a eta marketina

3.- Digitalizazioaren erronkak

4.- Erabiltzailearen esparrua

5.- Balio-proposamena

6.- Xede-merkatua

7.- Buyer pertsona

8.- Itxaropenak kudeatzea

9.- Ikerketa

10.- Marka- estrategia

11.- Markaren posizionamendua

12.- Markaren nortasuna

 

HIZLARIA

Celestino Martínez