Liburuak

Buenas prácticas inclusivas en la respuesta al alumnado con enfermedades raras. Estudio en diferentes comunidades autónomas.

Egileak:
Darretxe, L., Berasategi, N. y Gaintza, Z.
Urtea:
2022
Argitaratzailea:
Octaedro
Argitaratze hiria edo/eta Argitaletxea:
<img src="https://www.ehu.eus/documents/6589051/0/buenas-practicas_inkluni.png/450fb3a6-0775-cb9c-24ab-63600c32b1d6?t=1697715098463">
Deskribapena:

Hezkuntza-inklusioak gure hezkuntza-sistemetan gainditu gabeko erronka izaten jarraitzen du. Aurrerapenak egin diren arren, gaixotasun arraroak dituzten ikasleek eta haien familiek oztopo asko dituzte oraindik, norbanako bat gehiago bezala sentitu eta kalitatezko hezkuntzarako eskubidea bermatuko zaien inguruneak lortzeko unean.

Liburu honetan praktika inklusibo onak aurkezten dira, hezkuntza-arloko profesionalen eta eskola-adinean gaixotasun arraroak dituzten seme-alabak dituzten familien ahotsetik abiatuta, eta gaixotasun arraroak dituzten ikasleen beharrei erantzun arrakastatsua ematen ari diren kasuetan jarri da fokua. Jardunbide inklusibo egokitzat hartzen dira «berritzaileak eta sortzaileak direnak, denboran iraunkorrak, beste ingurune batzuetan sistematiza daitezkeenak, elkarlana eta sareko lana sustatzen dutenak, ikasle guztien presentzia, parte-hartzea eta ikaskuntza lorpena bultzatzen dutenak eta haien bizi-kalitatea hobetzen laguntzen dutenak».

Praktika horiek bederatzi autonomia-erkidegotan identifikatu dira, Euskal Herriko Unibertsitateko Unibertsitatea-Enpresa-Gizartea ikerketa-proiektu baten esparruan Gaixotasun arraroak dituzten ikasleei hezkuntza-erantzunean jardunbide inklusibo egokiak sistematizatzea (US18/33) izenburuarekin, INKLUNI ikerketa taldeak gidatuta, Espainiako Estatuko hamar unibertsitatek elkarlanean egindako ikerketa lana aurkezten da. Lan hau, ikerketa metodologia inklusiboa erabiltzeagatik ere nabarmendu behar da, komunitate bakoitzean aholkulari-talde batekin, ikerketaren fase guztiak kontrastatzeko eta hezkuntza-jardunbide on inklusiboak bilatzeko eta sistematizatzeko proposamen osoa aurkeztuz. Horrela, «pertsonekin» abiatu den ikerketa bat garatuz.