Aurkezpena

INKLUNI: Investigación inclusiva para la transformación educativa y la mejora social

Ikerketa inklusiboa hezkuntza eraldaketarako

La escuela inclusiva supone creer en la necesidad de un cambio en la sociedad y en la escuela que incorpora una lectura crítica de la diversidad (Gimeno Sacristán, 2002) y la búsqueda de la justicia social y la acción liberadora (Freire, 1985) por medio de una reformulación del currículum y de la organización escolar mediante la resistencia creativa (Giroux, 2003; Hargreaves, 2003; Popkewitz, 1997)

UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileek osatutako ikerketa taldea da INKLUNI. Gizarte are eta inklusiboagoak lortzeko bidean bere aletxoa jartzen du ikerketa inklusiboa sustatuz. INKLUNI taldeak gizarte eta eskola inklusiboagoak sortzeko lan egiten du, ikerketa eta hezkuntza-hobekuntzaren inguruko proiektuak garatzen ditu. Hezkuntza hobetzeak, hezkuntza-aldaketa eskola eta gizarte inklusiboagoetara bideratzeak, hezkuntza-ikerketari ekiteko beste modu bat eskatzen du.

2012tik hona, bere ikerketa zeregina lan-ildo zehatzago bati lotuta garatu du, gaixotasun arraroak dituzten haur eta gazteentzako zein haien familien bizi kalitatearen hobekuntzan eragiteko asmoz, beharrizanen eta hezkuntza-erantzunaren hobekuntzaren inguruan garatu ditu egitasmoak.

Arlo honetan, partaidetzazko ikerketa-eredu bat planteatzen dugu, eraikuntza partekatuan, kolektiboan eta transdiziplinarrean oinarritua, non ikerketa parte-hartzaileen zerbitzura egiten den eta prozesua talde-lanaren bidez eraiki. Eskola inklusiboa sustatu nahi badugu, ikerketa inklusiboa egin behar dugu. INKLUNI taldeak ikerketa-ildo hau sendotu nahi du:

  • Hezkuntza-praktiken ikerketan eta aldaketan aurrera egitea eta bultzatzea, familien, ikasleen, ikertzaileen eta hezkuntzako profesionalen arteko parte-hartzea eta lankidetza sustatuz.
  • Era berean, zerbitzu komunitarioen, sozialen eta/edo sanitarioen arteko koordinazioa hobetzeko azterlanak bultzatzea, egoera ahulenean dauden ikasleak gizarteratzen laguntzeko.
  • Ikerketaren emaitzak ere zabaldu nahi ditugu, eztabaida sustatzeko eta beste testuinguru batzuetan aldaketa eta hobekuntza bultzatzeko.