inf_inicio
Berriak
Kultura errestauratiboaren aldeko Donostiako Adierazpena (2023/11/21)
Lehenengo argitaratze data: 2023/12/11
2023ko azaroaren 21ean, Antonio Beristain XIII. Topaketaren barruan, kultura errestauratiboaren aldeko Donostiako Adierazpena sinatu zen: Euskadi, Nafarroa eta Katalunia, lurralde leheneratzaileak. IVAC/KREIk bultzatutako adierazpena hiru erkidego horietako Justizia sailburu Nerea Melgosak, Amparo Lópezek eta Gemma Ubasartek sinatu zuten, haien arteko aliantza zigilatzeko helburuarekin.