Zerbitzuak

Unitate honen helburu nagusia da zuzenbide sistemari eta gizarteari peritazio psikologikoekin lotutako kalitatezko zerbitzua ematea.

Unitateko taldea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Juridiko, Kriminal eta Forentsearen arloko adituek osatzen dute.
Honako zerbitzu hauek ematen dituzte, besteak beste:

  • Nahasmendu psikopatologikoen eta nahasmendu mental iragankorren ebaluazioa, eta nahasmenduok zigorrak ezartzearekin duten loturaren ebaluazioa.
  • Sexu erasoen, bikoteko indarkeriaren, jazarpenaren eta abarren ondoriozko kalte psikologikoaren ebaluazioa.
  • Lekukotasunaren egiazkotasunaren ebaluazioa.
  • Nahasmendu psikologikoen simulazioaren ebaluazioa eta detekzioa.
  • Autopsia psikologikoak suizidioen eta suizidio ahaleginen kasuan.
  • Arriskugarritasunaren ebaluazioa.
  • Kontratxostenak egitea ofiziozko azterketa edo alderdiak eskatutako azterketa jakin baten emaitzekin ados ez egonez gero.
  • Peritu demanda berreraikitzeko aholkularitza edo psikologiarekin lotutako kontuei buruzko orientazioa.
  • Defentsaren argudioak babesteko garrantzizko kontuak eraikitzeko aholkularitza.
  • Egoitza judizialean komunikatzeko gaitasunetarako aholkularitza.