Kriminologiaren Euskal Institutua (IVAC-KREI)

Berriak

null

Kriminologiaren Euskal Institutuak 'Francisco Javier Gómez Elósegui' lehen saria eman dio Loiolaetxea Elkarteari

Lehenengo argitaratze data: 2020/03/11

Kriminologiaren Euskal Institutuak 'Francisco Javier Gómez Elósegui' lehen saria eman dio Loiolaetxea Elkarteari, "bere lan eta ibilbide eredugarriagatik, eta espetxe-munduarekin duen konpromiso zabalagatik". Erakunde hori 2001ean sortu zen, eta "gizarteratzeko prozesuetan, eta, bereziki, espetxeetako birgizarteratze-prozesuetan, elkartzeko eta laguntzeko espazio bat eskaintzeko" lan egiten du.

Kriminologiaren Euskal Institutuak 'Francisco Javier Gómez Elósegui' saria sortu du, 1997ko martxoaren 11n ETAk hil zuen Martuteneko zentroko psikologo eta institutuko kide eta irakaslearen oroimenez. Sariaren helburua espetxe-munduarekin lotutako ikasketak egitea sustatzea eta bultzatzea da, bai eta arlo horretan zabaldutako esku-hartze proiektuei laguntzea ere. Espetxe-munduarekiko konpromisoan nabarmendu diren pertsonen edo erakundeen lana eta ibilbidea publikoki aitortzea ere badu helburu.