Kriminologiaren Euskal Institutua (IVAC-KREI)

Berriak

IX. "Antonio Beristain" (2019) Ikerketa Biktimologikoko Sariarako deialdia

Lehenengo argitaratze data: 2019/03/21

Instituto Vasco de Criminología / Kriminologiaren Euskal Institutuaren (IVAC-KREI) "Antonio Beristain" Katedrak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, biktimologiaren arloko ikerketa sustatze aldera, IX. Antonio Beristain Ikerketa Biktimologikoko Saria deitu dute.

OINARRIAK

IX. Antonio Beristain Ikerketa Biktimologikoko Sariak diziplina honen inguruko ezagutzak ulertzen eta hobetzen laguntzen duen ikerlan onena saritu nahi du, baita Zigor Zuzenbideko Katedradun eta Kriminologiaren Euskal Institutuaren sortzaile eta h.c. Antonio Beristain dok. irakasle doktorearen lana ohoratu ere, biktimologiaren alde egindako aparteko lanagatik.

Ondorengoek parte hartu ahal izango dute Sarian:

  1. Euren ikerketa jarduera zientzia biktimologikoaren arloan (bereziki, terrorismoaren biktimen arloan) gauzatu nahi duten 35 urtetik beherako ikertzaileek egindako lanek; edo
  2. Zientzia biktimologikoaren arloan (bereziki, terrorismoaren biktimen arloan) egin diren eta gutxienez bikain lortu duten master edo gradu amaierako lanek (adin mugarik gabe).

1.- LANEN EZAUGARRIAK ETA AURKEZTEKO BESTE BALDINTZA BATZUK

  • Lanak banakakoak izango dira, gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez edo frantsesez egon daitezke eta 30 eta 50 orrialde artekoak izango dira, 12 tamainako Times New Roman tipografiarekin eta 1,5eko lerroartearekin. Master, Gradu, Graduondo edo Titulu amaierako lanen jatorrizko bertsioa aurkeztuko da, baita lortutako kalifikazioaren ziurtagiria ere.
  • Pdf formatuko lanak mezu elektronikoz bidaliko dira IVAC-KREIren idazkaritzara, berorri erantsita: ivac-krei@ehu.eus. Gaian hau jarri beharko da: “Antonio  Beristain Saria 2019”.
  • Lanak ez dira sinatuko eta ez da egilearen izena jarriko, ez identifikatzeko moduan. Lanekin batera gutun azal bat egongo da eta, bertan, egilearen izen-abizenak, ondorengo datuekin batera:

- Egilearen identifikazioa (izen-abizenak).
- Sarian parte hartu ahal izateko lanbidea edo lotura.
- Helbidea eta nortasun agiri nazionalaren, pasaportearen edo beste edozein identifikazio agiri ofizialen kopia. NAren kasuan, bi aldeen kopia egingo da.
- Lana jatorrizkoa eta argitaragabea dela jasotzen duen berariazko adierazpena.
- Egilea lanaren eskubide guztien titularra dela eta ustiapen eskubideekiko karga edo mugarik ez duela jasotzen duen berariazko adierazpena.
- Epaimahaiaren erabakia onartuko duela eta erabaki horren aurka ekintza judizialik edo estrajudizialik martxan jarriko ez duela jasotzen duen berariazko adierazpena.
- Egileak Antonio Beristain Ikerketa Biktimologikoko Sariaren oinarri guzti-guztiak onartzen dituela jasotzen duen berariazko adierazpena.

IVAC-KREIk saritutako lana argitaratzeko eskubidea izango du eta, horretarako, egileak lanaren kopia bat bidaliko dio euskarri informatikoan. Nolanahi ere, saria eman gabe gelditu ahal izango da.

2.- AURKEZTEKO EPEA

Deialdi honetan 2019ko urriaren 15a baino lehen jasotzen diren lanek bakarrik parte hartu ahal izango dute.

3.- EPAIMAHAIA

Epaimahaia 5 kidek osatuko dute: IVAC-KREIko Zuzendaritza Kontseiluak hautatutako 2 kidek (horietatik 1 IVAC-KREIko ohorezko kidea izango da), A. Beristain Katedrak hautatutako 2 pertsonak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak hautatutako pertsona batek. Gertutasunagatik, lana zuzendu izanagatik, nolabait lanaren erantzule izateagatik edo lankidetzan aritu izateagatik, Epaimahaiko kideren batek parte hartzaileren batekin harremana badu, ezin izango du Epaimahaiko kide izan.

4.- SARIAREN DIRU KOPURUA

IX. Antonio Beristain Ikerketa Biktimologikoko Sarirako 2.400 euro esleitu ditu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Bi lanek edo gehiagok puntuazio bera lortuz gero, Epaimahaiak sari bat baino gehiago eman ahalko du, diru kopurua agortu arte. Halaber, accesitak edo aipamen bereziak proposatu ahal izango ditu, egokitzat jotzen badu.

5.- SARIA EMATEA

Saria IVAC-KREIren ikasturte hasierako ekitaldian emango da.