Aurkezpena

Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Analitikoa Saila Arabako campuseko Farmazia Fakultatearen eta Bizkaiko campuseko Zientzia eta Teknologia Fakultatearen artean banatutako bi atalek osatzen dute. Kimika Analitikoaren arloko irakasleak eta ikertzaileak biltzen ditu, aipatutako unibertsitateko Arabako eta Bizkaiko Campusetan lan egiten dutenak.
Sailak Kimika (Leioa, eta Elikagaien Zientzia eta Teknologia, Ingurumen Zientziak eta Farmazia Graduetan (Vitoria-Gasteiz), eta Auzitegiko Analisia, Elikagaien Kalitate eta Segurtasuna, Ingurumenaren Kutsadura eta Toxikologia, Ingurumen Kutsadura eta Toxikologia ECT+(Erasmus Mundus), Paisaia Kudeaketa: Ondarea, Lurraldea eta Hiria eta Marine Environment and Resourses (Erasmus Mundus)Masterretan eskaintzen du irakaskuntza. Halaber, Auzitegiko Analisia, Elikagaien Kalitate eta Segurtasuna, Ingurumenaren Kutsadura eta Toxikologia, Ondare eta Paisaia Diziplinarteko Estrategia Zientifikoak eta Ingurumen eta Itsas Baliabide izeneko doktoretzak eskaintzen ditu.
Aldi berean, sailak Kimika Analitikoaren alorrean hainbat ikerketa-lerro garatzen ditu, guztira 60 ikertzaile ingururen eskutik, eta horien emaitzak nazioartean hedapen handieneko aldizkari zientifikoetan egindako argitalpenek bermatzen dituzte.