Ikerketa-taldeak
FARMARTEM
Saila Kimika Analitikoa |
Zientziaren esparrua Kimika |
Ikertzaile Nagusia (IN) |
Partaideak |
Hitz gakoak |
Deskribapena FARMARTEM ikerketa-taldearen helburu orokorra hainbat arlotan aplikatutako metodologia analitiko berriak garatzea da, hala nola farmazia eta metabolomika, industria, ingurumena, ondare artistikoa kontserbatzea eta zaharberritzea eta dokumentuen datazioa. Omics zientzien alorrean sortzen ari diren arazoei, hala nola metabolomika eta matrize konplexuetan analitoak zehazterakoan sortutako arazoei erantzuteko asmoa dago, teknika analitiko instrumentaletan eta laginak tratatzeko prozeduretan aurrerapen berriak sartuz, erabilerarekin iraunkortasunaren konpromisoa txertatuz teknologia garbietan oinarritatu. |
Ikerketa-Lerroak
|
Ekipamendua
|
Web orrirako esteka |
Harremanetarako |
MICROFLUIDICS CLUSTER UPV/EHU
Sailak Kimika Analitika eta Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia |
Zientziaren esparruak Kimika, Bioingeniaritza, Ingeniaritza |
Ikertzaile Nagusia (IN) IN-laguna |
Partaideak |
Hitz gakoak |
Deskribapena Microfluidics Cluster UPV/EHU, Lab-on-a-Chip erabileretarako Micro- eta Nanoteknologian lan egiten duten Euskal Herriko Unibertsitateko bi taldeen arteko aliantza estrategikoa da. Mikro- eta nanoteknologien gaineko ikerkuntza aplikatu eta translazionalean enfokatzen gara. Mikrofluidika, sentsoreak eta eragingailuak konbinatuz, mikrosistema integratuak garatzen ditugu hurrengo helburuekin: diagnostiko biomedikoak, ingurugiro analisia, kimika, kirol zientzia, biologia eta medikuntza. Orohar, talde multidiziplinarra gara, kimikari, biologo eta ingeniariez osatuta, eta ingurugiro eta kirol zientzialariekin, medikuekin eta industriarekin elkarlanean aritzen gara. |
Ikerketa-Lerroak 1. Mikrofluidika. 2. Material inteligenteak sentsore eta eragingailutzat. 3. Gainazalen ingeniaritza. 4. Mikrosistemen integrazioa. |
Ekipamendua
|
Web orrirako esteka |
Harremanetarako lourdes.basabe@ehu.eus |
Elikagaien Segurtasunaren Ikerketa (ISA)
Saila Kimika Analitikoa |
Zientziaren esparrua Kimika Analitikoa |
Ikertzaile Nagusia (IN) |
Partaideak |
Hitz gakoak |
Deskribapena Ikerketa lerro nagusia elikagaien ontziratzeko materialetatik, birziklatutako paper / kartoia eta plastikoetatik kutsatzaileen migrazioa aztertzera bideratuta dago, baita elikagaiekin kontaktuan dauden beste artikulu batzuetatik ere, batez ere iturri naturaletatik eratorritako material berrietatik (banbua eta beste) . |
Ikerketa-Lerroak
|
Ekipamendua
|
Web orrirako esteka |
Harremanetarako |
Ikerkuntza eta Berrikuntza Analitikoa (IBeA)
Saila Kimika Analitikoa |
Zientziaren esparrua Kimika Analitikoa |
Ikertzaile Nagusia (IN) |
Partaideak |
Hitz gakoak |
Deskribapena IBeAko ikertzaile gehienak Kimika Analitikoaren jakintza arlokoak dira. Hala ere, parte hartzen dugun jarduerak diziplina anitzekoak dira beste ikerketa-talde batzuekin batera egiten baititugu Lortu nahi ditugun helburu nagusiak hauxek dira: (i) metodologia analitiko berriak garatu eta metodo eta prozesu berritzaileak behar diren egoeretan aplikatzea, (ii) kimikari analitikoak diziplina anitzeko lan-ingurunean trebatzea eta kideak diren jakintza-arloetan zientzialariak prestatzea. |
Ikerketa-Lerroak
|
Ekipamendua
|
Web orrirako esteka |
Harremanetarako |
MetaboloMIPs
Saila |
Zientziaren esparrua |
Ikertzaile Nagusia |
Partaideak |
Hitz gakoak Molekulekin inprimatutako polimeroak; Metabolomika Biosanitarioa, elikagai-metabolomika eta ingurumen-metabolomika; Biomarkatzaileak; (Bio)sentsoreak; Elektroanalisia; Miniaturizazioa. |
Deskribapena MetaboloMIPs taldeak Bioanalisia du bere ikerketen ardatza. Interes biologikoa duten molekulen ikerketa egiten da bi ikuspuntu ezberdinetan oinarrituz. Alde batetik, hartzaile biologiko makromolekularrak imitatuz, material polimeriko berriak garatzea helburu duen estrategia legoke. Ildo horretan, interesekoak izan daitezkeen molekula biologikoen kontrako antigorputz artifizialak sintetizatzen dira eskala nanometrikoan, entsegu biologikoetan antigorputz naturalen ordezko bezala erabiltzeko. Afinitate altueneko antigorputzak, ezagutzarako elementu bezala erabiliko dira sentsoreen teknologian, diagnostiko probetan erabil daitezkeen PoC (point of care) gailu berriak sortzeko helburuarekin. Bigarren ikuspuntuari dagokionez, hau Metabolomikaren esparruari bideratua dago. Masa-espektrometrian oinarritutako metodologia analitikoen erabilpenean oinarritzen da, biomarkatzaile berrian aurkitzeko asmoarekin, bai osasunaren arloan baita arkeometrian ere. Ikerkuntza-taldea estrategia quimiometriko osagarrien bilaketa eta erabilpenean espezializatu da, entitate bereizgarrien identifikazioa bermatzen dutenak target edo non-target metodologiak direla medio. |
Ikerketa-Lerroak
|
Ekipamendua
|
Web orrirako esteka https://www.ehu.eus/es/web/metabolomip/hasiera |
Harremanetarako r.barrio@ehu.eus |