Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Lehiaketa

Txiotesia lehiaketa

Txiotesia euskal ikertzaile gazteen lanak gizarteratzeko eta haiei izen-abizenak jartzeko UEUk 2013az geroztik bi urterik behin antolatzen duen lehiaketa da. Ikertzaile gazteen sarea sendotzea eta zientziaren dibulgazioa euskaraz sustatzea ere badira egitasmoaren helburuak.

Parte-hartzaileek Artizarra, Mastodon, Instagram, Bluesky edo Linkedin sare sozialetatik zabaldu behar dute beren ikerketa-lana (idatziz edo bideoz, bietako batetik). Bi irabazle izendatuko dira: Idatzizko #txiotesirik onena (400 €) eta Ikus-entzunezko #txiotesirik onena (400 €).

Parte hartzeko argibideak eta informazio gehiago aurkitu dezakezue ondorengo estekan.