Ikasle Eguna
Urriaren 29an "Ikasle Eguna" izan genuen Fakultatean. Bertan, ikasleei zuzendutako hiru programa aurkeztu ziren: ERREKONOZITU, BIDELAGUN eta ETORKIZUNA. Programa horien bidez, ikasleen parte-hartzea sustatu, ikasketetan laguntza eta aholkularitza eskaini eta gradua amaitu ondorengo aukerak ezagutarazi ziren.
Horrez gain, hainbat ikerketa-zentro eta enpresatako ordezkariak izan genituen gure artean, ikasleei etorkizuneko lan eta ikerketa-aukerak gerturatzeko.
Hurrengo estekan aurkitu ditzakezue jardunaldian erabilitako aurkezpenak.