Ebaluazio berezien araudia

Ebaluazio bereziko epaimahaien irizpideak

Araudiaren 30. Artikuluak epaimahaiaren ebazpena automatikoki baiezkoa izateko hurrengo hiru baldintzak betetzea ezartzen du:

  1. Ikasleak irakasgaiko lau deialdi, behintzat, erabilita izatea.
  2. Deialdietako batean, gutxienez, lau puntuko kalifikazioa lortuta izatea.
  3. Gradu Amaierako Lana kenduta, titulazioa amaitzeko geratzen zaion azken irakasgaia izatea.

Hiru baldintza hauek betetzen ez dituzten ikasleen espedienteak aztertzeko garaian Fakultateko epaimahaiak ondorengo irizpide orokorrak jarraituko ditu:

  • Ikasleak goiko hiru baldintzetatik bakar bat ere betetzen ez badu, erabakia ez gainditzea izango da.
  • Ikasleak goiko 2 baldintza betetzen baditu, horietako bat izanik zerrendako bigarrena (Deialdietakoren batean, gutxienez, lau puntuko kalifikazioa lortuta izatea), erabakia gainditzea izango da.
  • Gainontzeko kasuetan epaimahaiak ikaslearen espedientea eta sailaren txostena aztertuko ditu erabakia hartzeko. Espedientearen kasuan, izandako noten batazbestekoa eta izandako noten eboluzioa kontsideratuko dira, besteak beste.
Ebaluazio berezia