KIMIKA ETA ENPRESA_CONT

KIMIKA ETA ENPRESA

DESKRIBAPENA

Kimikak sektore ekonomiko askori eragiten die. Agian, nabarmenena industria kimikoa da, baina beste hainbat industria ere, hala nola farmazeutikoa, ehungintza, nekazaritza-elikagaigintza/gastronomikoa eta energetikoa, adibidez, estu lotuta daude kimikarekin. Horregatik, kimikariak sektore askotan aurki daitezke lanean, eta, ondorioz, kalitatezko prestakuntza izatea funtsezkoa da gizartearentzat.

Ildo horretan, Kimika Fakultatea da UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Zientzia Esperimentaletan graduatuak prestatzen dituen zentro bakarra. Gainera, bere ibilbideari esker, erreferentziazko zentro bihurtu da jasangarritasunera eta energiarako bideratutako material berrien garapenean, besteak beste, eta bioteknologian, botika berrien garapenean sortutako spin-off-en bidez. Garapen-ildo bi horiek, bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren ardatz estrategikoak dira, eta Europako Batasunaren garapen jasangarriaren estrategiaren barruan kokatzen dira.

Horrela, Fakultatearen betebeharra sektore horien prestakuntza- eta ezagutza-transferentzia-beharrei erantzutea da. Horregatik, Kimika Fakultatearen 50. urteurrenaren harira, "Kimika eta Enpresa" jardunaldi hauek antolatu dira, POLYMATekin elkarlanean, sektore horien beharrak ezagutzeko, bai eta Lanbide Heziketako ikastegiak, Ikerketa/Teknologia Zentroak, Enpresak eta Erakundeak bezalako beste eragile batzuekin lankidetza-aukerak aztertzeko ere.

Aplikazio habiaratuak

PROGRAMA - KIMIKA ETA ENPRESA

SAIOAK - KIMIKA ETA ENPRESA

HELBURUAK ETA NORI ZUZENDUA

Aplikazio habiaratuak

IZEN EMATEA - KIMIKA ETA ENPRESA

KOLABORATZAILEAK - KIMIKA ETA ENPRESA

PARTAIDEAK - KIMIKA ETA ENPRESA