PROGRAMA
Egitaraua sorpresaz eta omenaldiz beteta egongo da, baina aurreratu dezakegu ekitaldiaren ardatza Fakultateak izandako eragin soziala izango dela, sortu zenetik gaur egun arte. Ardatza pertsonak izango dira, lehenengoak eta oraingoak, begirada atzera botako delarik, geroa ahaztu gabe. Hortaz, gaur egungo langile eta ikasleez gain, ikasle ohiek eta langile ohiek parte hartuko dute. Bukatzeko, lunch-cocktail bat izango dugu.
Ziur gaude zuen gustokoa izango dela. Etorri egun berezi hau denon artean ospatzera!