EHU Ikasle

Derrrigorrezkoa da ikasle guztientzako, edozein adina izanda ere, eta matrikularekin egiten da

Ezbeharretarako protokoloa - Ikasleak

Polizaren datuak:

Poliza zenbakia: 99481517

Aseguru hartzailea: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea

Aseguratzailea: Zurich Insurance plc

Aseguratua: 2018/19 ikasturtean UPV/EHUn matrikulatuta dauden ikasleak

 

Zer egin behar du ikasleak istripua badu eta osasun arreta behar badu?

1. Ikaslea joan beharko da seguru etxearekin ituna daukaten osasun zentroetako batera. Hauek dira:

ITUNPEKO OSASUN ZENTROA PROBINTZIA HELBIDEA
QUIRÓN BIZKAIA BIZKAIA Leioa-Unbe errepidea 33 bis, 48950 Erandio
IMQ VIRGEN BLANCA BIZKAIA Mendiri Maisua 2, 48006 Bilbo
IMQ ZORROTZAURRE BIZKAIA Ballets Olaeta 4, 48014 Bilbo
QUIRÓN DONOSTIA GIPUZKOA Alkolea parkea 7, 20012 Donostia
POLICLÍNICA GIPUZKOA GIPUZKOA Miramón pasealekua 174, 20014 Donostia
QUIRÓN VITORIA ÁLAVA Esperantza 3, 01002 Gasteiz

2. Hil ala biziko larrialdia bada, eta istripuaren lekua osasun zentro horietatik urrun badago, aseguratuak gertuen daukan osasun zentroan jaso ahal izango du arreta.

3. Behin itunpeko osasun zentroan, aseguruatuak UPV/EHUko txartela, eta NANa edo NANaren pareko dokumenturen bat aurkeztu beharko du.

4. Komeni da aseguratuak istripuaren partea aldean eramatea eta derrigorrez  UPV/EHUko txartela. Ikaslearen ikastegiko dekano edo zuzendariaren sinadura eta zigilua eduki beharko ditu istripuaren partea, edo, bestela, kasuan kasuko campuseko gerenteordearen sinadura eta zigilua. Ikasleak ezin izan badu aurkeztu istripuaren partea itunpeko osasun zentroan sartzean, 72 orduko epean aurkeztu beharko du, gehienez ere.

LARRIALDI batean, nola jokatu itunpekoak ez diren osasun zentroetan?

Hil ala biziko kasuetan aseguratuak gertuen daukan osasun zentroan jaso ahalko du  osasun arreta. Hil ala biziko arreta hori jaso eta 24 ordura, aseguratua itunpeko zentro batera aldatu beharko da tratamenduarekin jarraitzeko. Aseguratuak 24 orduko epearen barruan jakinarazi beharko dio aseguru etxeari itunpekoa ez den zentro batean dagoela.

Ikaslea itunpekoa ez den zentro batean geratuz gero aseguru etxearen baimenik gabe, aseguru etxeak ez ditu bere gain hartuko zentro horretan aseguratuak jasotako zerbitzuaren fakturak.

Probak edo beste zerbitzu batzuk behar izanez gero, zer egin behar da?

Beheko zerrenda honetako praktikak edo zerbitzuak jasotzeko, beharrezkoa da aseguru etxearen baimena izatea:

  • Diagonistiko probak (TAC, RMN, ECO, artroskopiak, gamma grafiak eta abar)
  • Ebakuntzak
  • Errehabilitazio saioak
  • Joan-etorriak (anbulantziak, taxiak eta abar)

Baimena eskatzeko, idatzi edo deitu hona:

  • Posta elektronikoa:  siniestrosgcsmadrid@zurich.com
  • Telefonoak: 91 458 9070 - 415 eta 210 ext. (08:00etatik 13:30etara - 15:00etatik 17:00etara) - 93.267.10.55 (24 ordu)

Zer egin behar da osasun arreta behar ez duten bestelako ezbeharrak tramitatzeko?  

Polizaren babespean dagoen bestelako ezbeharrak tramitatzeko (istripuak eragindako heriotza edo baliaezintasun iraunkorra, eskolak edo matrikula galtzea edo familiako ezbeharra), jarri harremanetan pertsona honekin:

Ezbeharretarako protokoloa - Ikastegiak

1. HELBURUA ETA EREMUA

Protokolo honen helburua da tresna erabilterraz eta baliagarri bat ematea EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAren aseguru polizan (99481517 zk.) sartzen diren ezbeharrak kudeatzeko, zerbitzu ona emate aldera aseguru honen babespeko pertsonei polizan aurreikusitako ezbeharren bat gertatzen zaienean.

Protokolo honek bakarrik izango du balioa dagokion aseguru kontratua indarrean dagoen bitartean.

Edozelan ere, protokolo hau ez da inolaz ere erreferentzia izango kontratuaren baldintza orokorrak, bereziak eta partikularrak interpretatzeko.

2. OSASUN ARRETA

2.1 Aseguru etxearen itunpeko osasun zentroetan arreta jasotzea

Aseguratuak arreta zerbitzu programatua edo larrialdietakoa jaso ahal izango du aseguru etxearen itunpeko edozein zentrotan.

Horretarako, ahal dela, aseguratuak honako hauek aurkeztu beharko ditu osasun zentrora heltzean:

Istripuaren partea. Mina hartutako pertsonak, ahal dela, arreta jaso eta 72 ordu igaro aurretik aurkeztu beharko du istripuaren partea, behar bezala beteta. Ahalik eta datu gehien eman beharko dira partea betetzean. Batez ere honako hauek adierazi beharko dira: min hartutako pertsonaren datuak, ezbeharraren data eta inguruabarrak eta lesioen deskribapena. Ikaslearen ikastegiko dekano edo zuzendariaren sinadura eta zigilua eduki beharko ditu, edo, bestela, Campuseko gerenteordearen sinadura eta zigilua.
Arreta jasoko duen pertsonaren unibertsitateko txartela.
NANa edo pareko dokumentua.

Hurrengo puntuan azaltzen da zer egin behar den  itunpekoa ez den zentro batera joan behar izanez gero besterik ezinean.

2.2 Aseguru etxearen itunpekoak ez diren osasun zentroetan arreta jasotzea

Hil ala biziko kasuetan aseguratuak gertuen daukan osasun zentroan jaso ahalko du  osasun arreta. Kasu horietan Zúrich Insurance plc-ek bere gain hartuko ditu istripuaren osteko lehenego 24 orduetan emandako hil ala biziko arretari dagozkion fakturak. Hil ala biziko arreta hori jaso eta 24 ordura, aseguratua aldatu beharko da gomendatuetako zentroetako batera tratamenduarekin jarraitzeko. Aseguratuak 24 orduko epearen barruan jakinarazi beharko dio aseguru etxeari itunpekoa ez den zentro batean dagoela. Edozelan ere, aseguru etxeak izendatutako medikuak erabakiko du aseguruatua lekuz aldatu behar den ala ez, aseguratua tratatu duen medikuarekin ados jarrita.  

Aseguru etxearen baimenik gabe itunpekoa ez den zentro batean geratuz gero, aseguru etxeak ez ditu bere gain hartuko zentro horretan jasotako zerbitzuaren fakturak, non eta ez den ezinezkoa aseguratua lekuz aldatzea, behar bezala justifikatu eta dokumentuz frogatutako arrazoiak direla medio.

2.3 Proba eta zerbitzu jakinetarako baimen espezifikoak

Beheko zerrenda honetako praktika edo zerbitzuetarako, beharrezkoa izango da aseguru etxearen baimena izatea aldez aurretik, non eta hori ez den ezinezkoa gertatzen, behar bezala justifikatutako eta dokumentuz frogatutako arrazoiak direla medio.

  • Diagnostiko probak (TAC, RMN, ECO, artroskopiak, gamma grafiak eta abar)
  • Ebakuntzak
  • Errehabilitazio saioak
  • Joan-etorriak (anbulantziak, taxiak eta abar)

Baimena eskatzeko, idatzi edo deitu hona:

  • Posta elektronikoa: siniestrosgcsmadrid@zurich.com
  • Telefonoak: 91 458 9070 - 415 eta 415 ext. (08:00etatik 13:30etara - 15:00etatik 17:00etara) - 93.267.10.55 (24 ordu)

 

3. ASEGURU ETXEAREKIN ITUNA DUTEN OSASUN ZENTROAK

Aseguratuak, ahal dela, aseguru etxearekin ituna daukaten zentroetan jaso beharko du osasun zerbitzua. Hona hemen zerrenda eta bakoitzaren helbidea:

ITUNPEKO OSASUN ZENTROA PROBINTZIA HELBIDEA
QUIRÓN BIZKAIA BIZKAIA Leioa-Unbe errepidea 33 bis, 48950 Erandio
IMQ VIRGEN BLANCA BIZKAIA Mendiri Maisua 2, 48006 Bilbo
IMQ ZORROTZAURRE BIZKAIA Ballets Olaeta 4, 48014 Bilbo
QUIRÓN DONOSTIA GIPUZKOA Alkolea parkea 7, 20012 Donostia
POLICLÍNICA GIPUZKOA GIPUZKOA Miramón pasealekua 174, 20014 Donostia
QUIRÓN VITORIA ARABA Esperantza 3, 01002 Gasteiz

 

4. GAINERAKO EZBEHARRAK: JAKINARAZPENA ETA TRAMITAZIOA

Polizakn sartzen diren bestelako ezbeharrak tramitatzeko (istripuak eragindako heriotza edo baliaezintasun iraunkorra, eskolak edo matrikula galtzea edo familiako ezbeharra), aseguratua pertsona honekin jarri beharko da harremanetan:

Aseguru etxeak (AON artekaritzaren bidez) idatziz eskatuko du ezbeharraren tramitea egiteko behar duen dokumentazioa, ezbehar mota bakoitzaren arabera.

5. EZBEHARRA TRAMITATZEKO DOKUMENTAZIOA

Normalean, eta betiere aseguru kontratuaren bermeei men eginez, beherago zehazten den dokumentazioa eskatuko da ezbeharrak tramitatzeko. Hala ere, kasuaren arabera, beharrezkoa izan daiteke beste dokumenturen bat aurkeztea tramitea behar bezala egiteko.

OSASUN ARRETA:

  • Istripuaren partea (UPV/EHUk sinatua eta zigilatua).
  • Txosten medikoa (osasun zentroak emandakoa).

ISTRIPUAK ERAGINDAKO HERIOTZA:

  • Istripuaren partea.
  • Hildakoa artatu duen medikuaren ziurtagiria, non heriotzaren arrazoia zheaztuko duen, edo, hala balegokio, diligentzia judizial osoen kopiak eta autopsiaren txostena.
  • Heriotza ziurtagiria
  • Hildakoaren eta haren onuradunen NANaren kopia.
  • Azken borondateen erregistroaren kopia
  • Testamentuaren kopia edo, haren ezean, jaraunsleen deklarazioa.

Heriotza kasuetan, aseguru etxeak gomendatzen du ez egiteko zergaren kitapena edo jaraunsleen deklarazioa harik eta aseguru etxeak onespena eman arte, tramitazioan errorerik ez gertatzeko.

ISTRIPUAK ERAGINDAKO BALIAEZINTASUN IRAUNKORRA:

  • Istripuaren partea
  • Balorazio medikoen eta irizpenaren txostenaren kopia
  • Halakorik balego, Gizarte Segurantzaren ebazpena

6. HARREMANETARAKO PERTSONAK

Protokolo honen inguruko edozein gorabehera arin kudeatzeko, aseguratuek  telefono hauetara dei dezakete:

OSASUN ARRETA (ZURICH):

  • 91 458 9070 - 415 eta 415 ext. (08:00etatik 13:30etara - 15:00etatik 17:00etara) - 93.267.10.55 (24 ordu)

GAINERAKO EZBEHARRAK (AON):

Bulego orduetan: 08:00etatik 19:00etara 94 425 15 00

 

7. ASEGURU ETXEAREN JARRAIPEN MEDIKOA

Aseguru etxeak beharrezko baderitzo, berak izendatutako mediku batek kontroleko jarraipena egingo die aseguratuaren lesioei. Kasu hauetan, mediku horrek berak baimendu ahal izango ditu zuzenean 2.3 atalean adierazitako zerbitzuak.

 

 8. PROTOKOLOA BALIOGABETZEA

Zurich Insurance plc-ren Espainiako sukurtsalak eskubidea izango du protokolo hau baliogabetzeko, bezeroak edo aseguratuak aseguru kontratuaren atalen bat betetzen ez badu.

Baldintza partikularrak