Aurkezpena

Aurkezpena

Ongi etorri Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultateko Kimika Fisikoaren saileko Kimika Makromolekularraren arloko Ikerketaldera.

Taldeak 70eko hamarkadaren hondarrean (XX. mendea) ekin zion lanari, sail honen barruan ikerketa-arloan gertatu zen berrantolaketaren ondorioz, polimeroen arloan ziharduten hainbat irakasle beste espainiar unibertsitate batzuetara lekuz aldatu baitziren.  Hala gertatu zen Antonio Roig Muntaner irakaslearen kasuan, hainbat espainiar unibertsitatetan beren lana garatzen duten zenbait ikertalderen jatorria, gu geu barne, besteak beste, eta beste irakasle batzuen kasua, esate baterako, Juan Figueruelo Alejano, Jose Mª Alvariño, Agustín Campos (†), Vicente Soria…

Hastapenetan, nire zuzendaritzapean Doktorego Tesia hasi zuten saileko hiru irakaslek osatu zuten taldea; taldeak hainbat monomero zikliko edo/eta binilikoen polimerizazio kationikoaren azterketa lantzen zuen. Azterlan horiek Dublingo Trinity Collegen (Irlanda) nire doktoratu ondoko aldiaren emaitza ziren, D.C.Pepper (†) irakaslearen zuzendaritzapean egindako aldia, hain zuzen. Geroago, 1987an, taldean M. Teresa Garay irakaslea sartu zen (berriki erretiroa hartu duena), bere ikerketa-jarduera nahasketa eta konplexu polimerikoen arloan garatua zuena, Stirlingeko Unibertsitatean (Eskozia) egindako doktoratu ondoko egonaldian, J.M.G. Cowie irakaslearen zuzendaritzapean.

90eko hamarkadaren amaieran, taldearen ikerketa-lana batik bat hainbat monomeroren polimerizazio- eta kopolimerizazio-prozesuen azterketan oinarritu zen, baita nahasketen eta konplexu polimerikoen azterketan ere, pHarekiko eta tenperaturarekiko sentikorrak diren polimeroetan oinarrituta. 1997. urtetik aurrera, taldeak, halaber, beste ikerketa mota bati ekin zion, helburu aplikatuagoa zuena, hau da, hainbat erretxin motaren erretikulazioaren azterketa, suaren aurkako konpositeen lorpena, edo emisio akustikoaren erabilera, konpositeetan akatsak detektatzeko bitarteko gisa. Ikerketa horiek guztiak Euskal Herriko Gaiker Teknologia Gunearekin lankidetzan egin ziren. Garai hartan Elena Bilbao irakaslea, Jose Luis Vilas irakaslea eta, ondoren, Jose Manuel Laza ikertzailea sartu ziren taldean. Hain zuzen ere Vilas irakaslea sartu izanak taldearen ikerketa-helburuak bideratu zituen material (polimeriko) adimendunen arlora, eta horri esker, lankidetza-arloa zabaldu zen Euskal Herriko hainbat zentrotara, Ikerketa Partzuergo baten eraketari esker (ACTIMAT), gaur egun, oraindik ere, lanean diharduena.

2012. urtetik aurrera, Kimika Makromolekularraren arloko Ikertaldeak lanean dihardu sortu berri den Basque Center for Materials Applications and Nanostructures (BCmaterials) zentroarekin lankidetzan.  Gaur egun, Jose Luis Vilas irakaslea da ikergune horretako kudeatzailea, eta haren egiteko nagusia da diziplinarteko kalitatea duen ikerketa lantzea, oinarrizko ikerketatik hasi eta aplikatura iritsi arte, propietate elektriko, magnetiko eta optiko aurreratuak dituzten material funtzionalen ikerketako alderdi guztiak lantzeko asmoz. BCMaterialsek erreferentziazko ikergunea izan nahi du nazioarte-mailan material eta nanomaterial magnetiko, funtzional eta aktiboen arloan, argitalpenen kalitateei, irudi eta ospeari esker, egiten duen ikerketaren bikaintasunean, eta bezero eta pertsonen gogobetetasunean oinarrituz.

Gaur egun, Kimika Makromolekularraren arloko Talde Finkatu (A Taldea) gisa aitortu du Euskal Unibertsitate Sistemak.

Talde honen kide izan diren edo diren pertsonez gainera, ezin ditzakegu ahaztu Doktorego Tesi edo Lizentzia Tesinaren bitartez laborategitik pasatu diren pertsona guztiak, haien lanari esker, neurri handi batean, gure lorpen zientifikoetan lagundu baitigute, haien gogo eta gaztetasunarekin gu guztiok aberasteaz gainera.

Aurkezpen hau bukatu nahi nuke zuen eskura jarriz gure ezaguera zientifiko eta pertsonal guztia.

Agur bero bat,