Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Course on Intercultural Competences (Ikastaro trinkoa da, 30 ordukoa)

Ostegun honetan, hilak 24, irekiko da ikastaroan izena emateko epea.

Lehenengo argitaratze data: 2019/01/28

Beste herrialde batean ikasterakoan, beste gizarte testuinguru batean kokatzen gara, norberarenetik oso bestelakoan, eta horrek eragina dauka gure izakeran eta gure jarreran, emozioen orekan, gizartean bizitzeko eran, eta hori guztia besteekin ditugun harremanetan islatzen da.

Horregatik, gure ustez, ezinbestekoa da kultura desberdin batean murgilduko den ikasleak kulturarteko gaitasunari buruzko prestakuntza hartzea, estrategiak gara ditzan lengoaia, paradigma eta kulturaren aldetik hain desberdinak izan daitezkeen egoerak ulertu eta bereganatzeko.

Zertan izan daiteke lagungarri ikastaro hau egitea?

Ikastaro trinkoa da, 30 ordukoa, eta komunikazioaren, kulturaren eta prestakuntzaren arloko gaitasunak landuko dira ikasleak beste herrialde horretan biziko duen esperientziaz probetxua atera dezan, bai arlo pertsonalean, bai ikasketen arloan.

Kulturarteko eta komunikazio gaitasun horiek hobetzeak hizkuntza trebetasuna garatzea ekarriko du, baina horrez gain, beste pentsamoldeetako jendea hobeto ulertzeko eta aniztasunean ikasteko, lan egiteko eta harremanak lantzeko lagungarri ere izango da.

Gaitasun horiek lantzea garrantzitsua da beste herrialde batean egonaldia egiteko, baina horrez gain, garrantzitsua izango da lan munduan sartzeko, mota honetako prestakuntza gero eta gehiago hartzen baitute kontuan ikuspegi globala duten enpresek.

Ikastaro hau egiteak “Nazioarteko sakontze aipamena” lortzeko lehenengo baldintza betetzeko aukera ematen du.

Honakoak azpimarratuko ditugu ikastaroaren laburpen gisa:

Nazioartean egonaldia egin eta graduan edo masterrean ikasi edo praktikak egin behar dituzten UPV/EHUko graduko edo masterreko ikasleei zuzenduta dago, betiere 2019/2020 ikasturtean UPV/EHUko hitzarmen edo truke programa baten babesean. Dena dela, ikasturte honetan, edo aurrekoetan, azaldutako antzeko ezaugarriak biltzen dituen egonaldia egina duten ikasleek ere eman dezakete izena. Eta plaza librerik geldituz gero, gainerako ikasleek ere eman dezakete izena.
40 euro balio du ikastaroak.
Hiru campusetan egingo da, martxoaren 15etik 30era bitartean, ostiral arratsaldeetan eta larunbat goizetan.
Otsailaren 11 dute azken eguna izena emateko. Webguneko inprimakia bidali behar da horretarako.

Kontsulta itzazu hemen ikastaroari buruzko baldintzak eta informazioa:

https://www.ehu.eus/eu/web/nazioarteko-harremanak/course-on-intercultural-competences 

 Zuen esanetara gaude hurrengo telefonoetan  94 601 2962 o 94 601 7903 eta emailean competenciaintercultural@ehu.eus