Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Intercultural Competences 2026 ikastaroa

• Nazioarteko egonaldi bat (EHUko hitzarmen edo truke programa baten babesean) burutu duten edo burutuko duten graduko edo masterreko ikasleei zuzenduta dago. Plaza librerik geratuz gero gainerako ikasleak ere matrikulatu daitezke. • 30 orduko iraupena dauka. • Online egingo da, otsailaren 20tik martxoaren 7ra, ostiral arratsaldetan eta larunbat goizetan. • Matrikulak 40 euroko kostua du. • Izena emateko urtarrilaren 14tik 28ra arte izango da eta web-orrian eskuragarri egongo den formularioa bete behar da.

ikasleei zuzenduta dagoen Nazioarteko Sakontze Aipamena-ren esteka hemen dago. Aipamen hori lortzeko bete behar den baldintzetako bat ikastaroarekin lotuta dago: atzerriko hizkuntzetan 15 kreditu egin izana EHUko gradu batean (Practicuma eta Gradu Amaierako Lana kanpoan utzita) edo master batean (Practicuma edo Master Amaierako Lana kanpoan utzita), edo “Intercultural Competences” ikastaroa egin izana.