INVESTIGACION-Preferencias-consumo

Lehentasunen deskribapena eta analisia kontsumitzaileekin

LASEHUk azterlanak egin izan ditu kontsumitzaileekin produktu desberdinen onarpena/lehentasuna ezagutzeko. LASEHUk elikagai mota desberdinen kontsumitzaileen base handi bat du. Garatutako azterlanetako bakoitzean, produktu horren ohiko 100 kontsumitzaile baino gehiagoren kopuruarekin lan egin izan da. Gainera, kontsumitzaileek galdera-sorta batzuk bete dituzte ondoren haien segmentazio posible bat aztertu ahal izateko, faktore jakin batzuen arabera (adina, generoa, kontsumoohiturak, beste faktore demografiko batzuk…).

Azterlanetako batzuetan, gainera, teknika azkarrak aplikatu dira (napping edo sorting, besteak beste) produktuak haien antzekotasunen/desberdintasunen arabera taldekatzeko, edo CATA (CheckAllThatApply) kontsumitzaileen aldetik deskribapen bat lortzeko.

Egindako azterlanek produktu ugari hartu dituzte barnean:

  • Idiazabal JD gazta
  • Mota desberdinetako Europako gaztak
  • Arabako Errioxako ardo beltz gaztea
  • Sagarrak
  • Haragi produktuak
  • Ogia
  • Tomatea
  • Arabako babarrunak

DESTACADO-Publicaciones-Consumo

INVESTIGACION-Preferencias-consumo-Imagenes

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia