ANALISIS-SENSORIAL-HAZI

Bizkaiko, Getariako eta Arabako Txakolina

  • Txakolin zuriaren ziurtapena (zentzumen kontrol ofiziala).
  • 2017tik ziurtatua

Idiazabal JD gaztaren eta Arabako Errioxako ardo beltz gaztearen zentzumen kalitatea ebaluatzeko ikuspegi berean oinarrituta, txakolinerako metodologia 2008. eta 2009. urteetan garatu zen Bizkaiko txakolina JDBaren Kontseilu Arautzailearen interesetik abiatuta, haren nahia baitzen metodo bat eskueran izatea, beren ardoen zentzumen kalitatea ahalik eta modu objektibo eta sistematikoenean ebaluatzeko aukera emango ziena. Helburu hori lortzeko beharrezkoa zen produktuaren berezitasunak kontuan hartuko zituen metodo bat garatzea. Proiektua garatzeko, lantalde bat eratu zen; urte eta erdiz, hilabetean behin bilerak egin zituen Leioako Bizkaiko txakolina Kontseilu Arautzailearen egoitzan.

Era berean, Arabako txakolina JDBaren Kontseilu Arautzaileak bere ardoen zentzumen ebaluazio prozedura bat ezartzeko interesa erakutsi zuen, tresna horren bidez, ardo babestuetan hobetu zitezkeen alderdiak kalifikatu ez ezik, identifikatu ahal izateko ere.Hala, eztabaida talde bat eratu zen. Talde horrek, LASEHUn egindako bileretan, aztertu eta adostu egin zituen Bizkaian garatutako lanaren aurrerapenak Araban ere aplikatzearren.

2016. urtean, Getariako txakolina JDBak erakutsitako interesa ikusita, Bizkaiko eta Arabako txakolinen kalitatea ebaluatzeko garatutako metodologia eta puntuatzeko irizpideak Getariako Txakolinaren berezitasunetara egokitzeko lan bat garatu zen. Gainera, Getariako Txakolina egiten zen upeltegietan oinarrizko prestakuntza burutu zen metodo hori upeltegi bakoitzean aplikatu zezaten.

Txakolinaren kalitatea ebaluatzeko garatutako metodologia zazpi zentzumen parametro ebaluatzean datza (usainaren intentsitatea, usainaren konplexutasuna, lurrinaren intentsitatea, lurrinaren konplexutasuna, oreka-gorputza, lurrinaren iraunkortasun orokorra, itxura), eta parametro horietatik bostetan, zenbakizko puntuazioez gain, deskriptoreen identifikazioa, akatsak eta ertzak ere hartzen dira kontuan.

Garatutako lanen ondorioz, orain HAZI Fundazioak, hiru JDBen txakolinaren Ziurtapen Organismoa den aldetik, LASEHUren egiaztapenaren irismenean barne hartutako metodo bat du 2017az geroztik. Gainera, JDBen pean dauden upeltegiek aukera dute garatutako metodoan oinarritutako prestakuntza jasotzeko, auto-kontrol lanak egin ahal izateko.

LOGOS-HAZI