INVESTIGACION-Metodos-control

Zentzumen kalitatea kontrolatzeko metodoen garapena

LASEHU laborategi aitzindaria da kalitate ikurra duten produktuen zentzumen kalitatea ebaluatzeko metodoen garapenean. Horretarako, prozedura batzuk erabiltzen ditu produktuaren zentzumen ezaugarriak eta produkturako ezarritako kalitate eskala espezifikoak lotzen dituztenak. Hala, neurri handi batean lortu ahal izan da kalitatearen ebaluazioa objektiboagoa izatea, beste metodo batzuetan ageri den kalitate puntuazio orokor bat ematetik harago doana. Garatutako prozedurek aukera ematen dute, produktuaren deskribapen bat edukitzeaz gainera, parametro desberdinei (usaina, testura, lurrina, zaporea, ezaugarri bisualak…) lotutako kalitate partzialak ezagutzeko, eta era horretan ezagutu daitezke lagin bakoitzaren alderdi sendoak eta ahulak, eta baita kalitate orokorraren puntuazioa kalkulatu ere, kalitate partzialen ponderazio bidez.

Hauek dira produktuak, haien kalitatea ebaluatzeko metodo espezifikoak garatu izan direnak:

  • Idiazabal JD gazt
  • Arabako Errioxako ardo beltz gaztea
  • Arabako Errioxako ardo beltza barrikan ondua
  • Txahal txuleta IGP Euskal Okela
  • Txakolina, Araba JD, Getaria JD eta Bizkaia JD

Duela gutxi, 2020.urtetik aurrera, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren (BBUP) eta LASEHUren arteko lankidetza hasi zen giza kontsumoko uraren ebaluazio sentsorialean trebatutako talde bat osatzeko eta ur horren ebaluazio sentsorialerako metodoak garatu eta prest jartzeko. Zehazki, lan-ildoak honako hauetan laburbiltzen dira:

  • Kontsumoko uraren zentzumen kontrolerako eta jatorriaren araberako ezaugarritzea burutzeko metodo bat garatzea;
  • Erlazioa ezartzea kontsumoko urak dituen konposatu kimiko jakin batzuen edukiaren eta bere propietate organoleptikoen artean;
  • Herritarren onargarritasunean edo errefusatzean eragina duten kontsumoko uraren ezaugarri sentsorialak identifikatzea.

Garatutako metodoak, eta baita beroiek lantzeko jarraitutako prozesua ere, hainbat argitalpenetan jaso izan dira, nazioarteko aldizkari zientifikoetan gehienbat.

INVESTIGACION-Metodos-control-Imagenes

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia