Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Nazioartekoa

Bizkarsoro - Mundu bat, begirada anitz XIX. Zinema zikloa

Martxoak 4-11 – Gradu aretoan

Emakumeen protagonismoa eta zuzendaritza izango da zinema ziklo honek landuko duen gaia hemeretzigarren edizioan. Martxoaren 8a dela eta, aste honen amaieran, omenaldia egin eta emakumeek eremu zinematografikoan egindako lana, historikoki ikusezina eta gutxietsia izan dena, aldarrikatu nahi izan dugu. Sektore honetan emakumeen presentzia gero eta handiagoa den arren, oraindik bide luzea dago egiteko. 

Ostegunean, hilaren 5ean, 16:00etan, Josu Martinezek zuzendutako Bizkarsoro filma (2023) ikusiko dugu. Existitzen ez den herri batean girotutako film honek euskal hiztunek jasandako jazarpena islatzen du. Beste nolabait esanda, beraz, Euskal Herriko edozein pertsonak bizi izandako errealitatea erakusten du. Proiekzioaren ostean, Izaskun Urkijo arte zuzendaria izango dugu gurekin. Gasteiztar horrek beste hainbat filmetan egindako lanagatik sariak eta izendapenak jaso ditu. Besteak beste, 20.000 especies de abejas edo Nora lanengatik.

UPV/EHUko irakurleok, gure irakasgaien irakaskuntzan sakontzeko asmoz, Galizian, Katalunian, Euskal Herrian eta Italian jatorria duten film hauen proiekzioa antolatu dugu. Hizkuntza herri baten ispilua da eta bertako historia, sustraiak, irudikapen artistikoak eta erreferenteak ezagutzea beharrezkoa dela uste dugu; beste modu batera esanda, herri bakoitzak mundua antolatzeko duen modua deskubritzera gonbidatu nahi ditugu bertaratzen direnak.