Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Nazioartekoa

Le sorelle Macaruso - Mundu bat, begirada anitz XIX. Zinema zikloa

Martxoak 4-11 – Gradu aretoan

Emakumeen protagonismoa eta zuzendaritza izango da zinema ziklo honek landuko duen gaia hemeretzigarren edizioan. Martxoaren 8a dela eta, aste honen amaieran, omenaldia egin eta emakumeek eremu zinematografikoan egindako lana, historikoki ikusezina eta gutxietsia izan dena, aldarrikatu nahi izan dugu. Sektore honetan emakumeen presentzia gero eta handiagoa den arren, oraindik bide luzea dago egiteko. 

Azkenik, datorren asteazkenean, hilaren 11n, 11:00etan, Emma Dantek zuzendutako Le sorelle Macaluso filmarekin itxiko dugu zinema zikloaren edizio hau. Bost ahizparen bizitza kontatzen du filmak. Galera eta familiako bizikidetza dira kontakizun horren ardatzak. Emakumeen protagonismo handia eta zuzendariaren begirada intimoa nabarmendu behar dira. Emakumeak kokatzen ditu kontakizunaren eta memoriaren erdigunean. Proiekzioaren ondoren, Fakultateko atarian Galizia, Euskal Herria, Katalunia eta Italiako produktu tipikoak dastatzeko aukera izango da.

UPV/EHUko irakurleok, gure irakasgaien irakaskuntzan sakontzeko asmoz, Galizian, Katalunian, Euskal Herrian eta Italian jatorria duten film hauen proiekzioa antolatu dugu. Hizkuntza herri baten ispilua da eta bertako historia, sustraiak, irudikapen artistikoak eta erreferenteak ezagutzea beharrezkoa dela uste dugu; beste modu batera esanda, herri bakoitzak mundua antolatzeko duen modua deskubritzera gonbidatu nahi ditugu bertaratzen direnak.