TARTALO. Mito eta Artearen IX Nazioarteko Kongresua
Lehenengo argitaratze data: 2025/04/04
Tartalo. Mito eta Artearen IX Nazioarteko Kongresuak mitoak historian zehar izan dituen adierazpen artistikoak ikertzen dituzten ikertzaileak biltzea du helburu, ikuspegi teoriko ugaritatik abiatuta, besteak beste, Kultur Ikasketak, Literatura Ikasketak, Genero Ikasketak, Feminismoa/k, Maskulinitateak, LGTBQ+ Ikasketak, Ikasketa Poskolonialak, Ekokritika, Ezgaitasun Ikasketak, Zinema Ikasketak eta Ikasketa Performatiboak.
Komunikazio deialdia
Ahozko komunikazioen proposamenak (gehienez, 20 minutu) aurkezteko bigarren deialdia ireki da. Mesedez, bidal ezazue zuen laburpena (gehienez, 300 hitz) eta ohar biografiko labur bat 2025eko maiatzaren 5a baino lehen, esteka honen bitartez: https://www.tartalogasteiz.com/eu/abstract-submission
Hautatutako parte-hartzaileak 2025eko maiatzaren 31 baino lehen jakinaraziko dira. Kongresuan parte hartzeko ez da beharrezkoa izango aurkezpenaren testu osoa bidaltzea. Proposamena onartutakoan, izen-ematea dagokion kuota ordaindu ondoren berretsiko da. Onartutako laburpenak liburu kapitulu gisa (ISBNrekin) argitaratuko dira The Fantastic in the Arts aldizkariaren hirugarren alean.
Peter Lang-ek editatutako libururako artikuluen deialdia
Aldi berean, artikulu akademiko osoak bidaltzeko deialdia zabaltzen da (kongresuko parte-hartzaileentzat). Artikulu horiek Batzorde Zientifiko eta Antolatzaileak ebaluatuko ditu, berrikuspen itsu baten bidez. Onartutako lanak honako izenburua duen liburuan argitaratuko dira:
Unravelling Myth in the Fantastic: Theories, Tropes, and Cultural Transgressions
Peter Lang argitaletxearen eskutik, Redefining Speculative Art: Exploring Artistic and Cultural Manifestations sailaren barne egongo dena.
Bidalketaren epemuga: 2025eko irailaren 15a.
Onarpenaren jakinarazpena: 2025eko irailaren 30a.
https://www.tartalogasteiz.com/eu/article-submission
Liburu honek arte espekulatiboa kultura-azterketarako modu kritiko eta diziplinarteko gisa lantzen du, narratiba menperatzaileak zalantzan jartzeko eta ezarritako irudikapen- eta botere-sistemei desafio egiteko duen ahalmena azpimarratuz. Bereziki, kongresuaren gai-ildoei buruz diharduten eta hurrengo hausnarketa-arloren bat edo batzuk aztertzen dituzten ekarpenak bidaltzera animatzen zaituztegu:
- Botere-egituren subertsioa.
- Arte espekulatiboa eta komunikabideak.
- Diziplinartekotasuna eta hibridotasuna
- Abusuaren narratibak eta irudikapenak.
Zuen proposamenen zain geratzen gara, eta 2025eko azaroan Gasteizen ongi etorria emateko aukera izatea espero dugu.