Ikerketa-ildoa: Energia jasangarria

Energia jasangarria

Irudia

Egungo krisi klimatikoari, ingurumenaren kutsadurari eta lehen mailako material kritikoen eskasiari aurre egingo dieten energia biltegiratzeko teknologiak behar dira Parisko Akordioak ezarritako neutraltasun klimatikoaren helburuak lortzeko. Gaur egungo Litiozko ioi-bateriaren garrantzia ukaezina izanda ere , euren diseinua ez dator bat material ugari, ez-toxikoak, merkeak eta berriztagarriak/biodegradagarriak erabiltzera bideratutako ekonomia zirkularreko estrategiekin. Zentzu horretan, ingurumenaren aldetik eta etikoki jasangarriak diren bateriak garatzen lan egiten dugu, sodiozko eta zinkezko baterien erabileran zentratuz. Horretarako, material berriztagarriak eta elektrolito urtsuak inplementatzen ditugu, dendritak sortzea saihesten dugu, baita sistema konpostagarriak diseinatu ere, prestazio elektrokimikoak galdu gabe.