Julen Ibarretxe

Julen Ibarretxe

Irudia

Industria Ingeniaria (2001) Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), eta polimeroen transformazioan eta propietateetan espezializatua (ENSPMren Masterra Frantzian). Zientzia Kimikoetako doktoregoa lortu zuen Lovainako Unibertsitate Katolikoan (KUL, Belgika) 2010ean. UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolako Fisika Aplikatuko Saileko irakasle agregatua da 2019tik. UPV/EHUko Industria, Garraio, Eraikuntza eta Hirigintzako Eraginkortasun Energetikoa eta Iraunkortasuna Ikertzeko Masterrean Jasangarritasun Irizpideak eta Bizi Zikloaren Analisia irakasten ditu. Bere ikerketa-ildo nagusia matrize termoplastikoko material konposite berrien garapena eta karakterizazioa da, bereziki biokonpositeena.