Rikardo Minguez
Ingeniari Industriala Ingeniaritza Mekanikoan espezializatua (1995)
Bilboko Ingeniaritza Eskolan. Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako
Proiektuak Sailean egiten du lan 1998az geroztik. Irakasle Osoa da
2022. urtetik.
2016tik 2025era Adierazpen Grafikoa eta
Ingeniaritzako Proiektuak Saileko burua izan da.
Euskal Herriko
Unibertsitateko "Enpresari Aplikatutako Ekonomia Zirkularra"
masterreko Batzorde Akademikoaren zuzendaria.
Proiektuen
Ingeniaritza Doktorego Programako Batzorde Akademikoaren
zuzendaria.
2005ean Quebeceko Laval Unibertsitatean hasi zen
ikertzaile bisitari gisa. Produktua Diseinurako Laborategia (PDL)
koordinatu du 2005ean sortu zenetik. EHUk 2010ean eta Eusko
Jaurlaritzak 2018an onartu zuten Ikerketa Taldea bezala. Gaur egun,
produktuen bizi-zikloa, ekodiseinua, alderantzizko ingeniaritza eta
ekonomia zirkularra aztertzen ditu.
- Google Scholar: https://scholar.google.com/citations?hl=es&user=Qs4WzFwAAAAJ
- ORCID ID: https://orcid.org/0000-0003-4682-3814