XSLaren edukia

Konpilazioa

Ikastegia
Informatika Fakultatea
Titulazioa
Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Laborategiko p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

1. Lengoaien itzulpenari buruzko terminoen esanahia eta arloaren ikuspegi zabala ulertzea.

2. Goi-mailako programazio lengoaien egitura lexiko, sintaktiko eta semantikoa analizatzea.

3. Itzultzaile baten analisi fase ezberdinen espezifikazio eta diseinua.

4. Analisi lexiko, sintaktiko, semantiko eta itzulpen teknikak aplikatzea.

5. Ikasitako teknikak lengoaien tratamendurako problemetan aplikatzea.

6. Programazio lengoaiaren ezaugarrien arabera memoriaren kudeaketa nola egin behar den ulertzea.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. Sarrera

2. Analisi lexikoa

3. Analisi sintaktikoa

4. Itzulpena eta analisi semantikoa

5. Memoria kudeaketa

6. Kode sorkuntza

MetodologiaToggle Navigation

Eskola magistralez gain, derrigorrezko praktika bat eta eskola praktikoak egingo dira ordenagailu aurrean. Azken horiek teorian azaldutakoa osatzeko moduan antolatu dira. Eskola praktikoen helburuak batetik lan jarraitua eta taldeko lana sustatzea, eta, bestetik etengabeko ebaluazio ahalbidetzea da. Praktikaren helburua ikasitakoa problema ezberdinei aplikatzea izango da, diseinu eta programazioa barne.



Bi motatako eskoletan irakaskuntza metodologia aktiboa izango da. Horrek esan nahi du, ikasleak modu aktiboan parte hartuko duela, bai klasean eta bai laborategian. Eskola praktikoetan, baita praktika

egiteko ere, taldeka antolatuko dira ikasleak. Lortutako helburuen arabera ebaluatuko da praktika eta 4tik gorakoa helburuak banaka egingo dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Bi bide daude ikasgaia gainditzeko: azken ebaluazioa (bukaeran), edo ebaluazio jarraitua. Ebaluazio jarraituak ikaslearen parte-hartze aktiboa eskatzen du; beraz, ikasleak eskoletara eta laborategietara etorri beharko du, haietan parte hartu, eta proposatutako jarduerak (ariketak, lanak, praktikak, aurkezpenak,...) egin beharko ditu.





EBALUAZIO JARRAITUA



- %40 Froga idatziak: azterketa partzialen bidez egingo da. Hiru azterketa egingo dira, %30, %35 eta %35eko pisuak izango dituztenak.

- %10 Laborategietako jarduerak: ariketak, aurkezpenak, etab.

- %50 Praktika: Helburu inkrementalen arabera definituta egongo da. Ezinbestekoa da 4ko helburu minimoak lortzea helburu altuagoak zuzenduak izateko.



Ebaluazio jarraituan ebaluatuak izateko goian aipatutako jarduera guztiak dira derrigorrezkoak.



Ebaluazio jarraituan irakasgaia gainditzeko baldintzak:



- Froga idatzi guztiak kontuan izanik gutxienez %40ko nota lortzea

- Laborategietako jarduera bakoitzean %30eko nota lortzea.

- Praktikaren 4ko nota duen helburu minimoari dagozkion edukiak zuzenki garatzea.

- Horiekin guztiekin, esandako haztapena aplikatu ondoren 5 edo nota altuagoa batzea.



Ikasleak ebaluazio jarraitua egingo duela ulertuko da, esplizituki uko egiten ez badio behintzat. Etengabeko ebaluazioren baldintzak betetzen dituen ikasle batek azken ebaluazioa aukeratu nahiko balu, irakasgaiko irakasle arduradunei adierazi behar die nahi hori lauhilekoaren hasieratik bigarren azterketa partzialaren emaitzak eGelan argitaratu eta aste betera arteko epean eGela bitartez. Epe horretan ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten ez badio, ebaluazio jarraitua berresten duela ulertuko da.



Ikasleak epe barruan ebaluazio jarraituari uko egiten ez badio eta ebaluazio jarraituan gainditzeko baldintzak betetzen ez baditu, irakasgaia suspendituko du eta ohiko deialdian izango du berriz aurkezteko aukera. Kasu horretan nota ez da inoiz 4 baino handiagoa izango. Suspenditzearen arrazoia praktikan 4ko notako helburu minimoetara ez iristea balitz, gainerako notak gordeko litzaizkioke, ezohiko deialdian praktika baino aurkeztu beharko ez duelarik. Nota kalkulatzeko era jarraitukoa izango da.





AZKEN EBALUAZIOA



- %60 Froga idatzia: Fakultatearen azterketa egutegi ofizialean esleituta duen egunean izango da.

- %40 Praktika: Helburu inkrementalen arabera definituta egongo da. Ezinbestekoa da 4ko helburu minimoak lortzea helburu altuagoak zuzenduak izateko.



Azken ebaluazioan ebaluatuak izateko goian aipatutako jarduera guztiak dira derrigorrezkoak. Praktika entregatzeko azken epea ohiko deialdian azterketa baino astebete lehenago izango da, irakasleak maila egokia duen jakiteko denbora izan dezan.



Azken ebaluazioari dagokion froga idatziak ebaluazio jarraituan froga idatzien bitartez ebaluatutako edukiak barneratzeaz gain, laborategietako edukiak ere ebaluatuko ditu, ikasleak erakuts dezan bertan garatutako gaitasunak bereganatu dituela.



Azken ebaluazioan irakasgaia gainditzeko baldintzak:



- Froga idatzian gutxienez % 40ko nota lortzea.

- Praktikaren 4ko nota duen helburu minimoari dagozkion edukiak zuzenki garatzea.

- Horiekin guztiekin, esandako haztapena aplikatuz nota 5 edo altuagoa izatea.





Ikasleak azken ebaluazioan gainditzeko baldintzak betetzen ez baditu, irakasgaia suspendituko du eta ez-ohiko deialdian izango du berriz aurkezteko aukera. Kasu horretan nota ez da inoiz 4 baino handiagoa izango. Suspenditzearen arrazoia praktikan 4ko notako helburu minimoetara ez iristea balitz, gainerako notak gordeko litzaizkioke, ezohiko deialdian praktika baino aurkeztu beharko ez duelarik.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Flex, Bison eta C++.

http://flex.sourceforge.net/

http://www.gnu.org/software/bison/

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Compilers. Principles, Techniques and Tools. Second Edition. Aho,

A.V.; Lam, M.S.; Sethi, R.; Ullman, J.D. Ed. Addison-Wesley

Computing. 2006



- Compiladores. Principios, técnicas y herramientas. Aho, A.V.; Sethi,

R.; Ullman, J.D. ADDISON-WESLEY IBEROAMERICANA. 1990



- Construcción de compiladores: Principios y práctica. Louden,

K. Ed. Thomson. 2004



- Lex & Yacc. John R. Levine, Tony Mason, Doug Brown. O'Reilly &

Associates, 2nd/updated edition. 1992



- Flex & Bison: text processing tools. John Levine. O'Reilly Media.

2009

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • BERGES GONZALEZ, IDOIA
  • IBAÑEZ ANFURRUTIA, FELIPE
  • PEREZ FERNANDEZ, TOMAS ANTONIO

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:00-13:30

09:00-10:30

Irakasleak

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:30-12:00

Irakasleak

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

17:00-18:30

14:00-15:30

Irakasleak

46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

15:30-17:00

Irakasleak