XSLaren edukia

Datu-egiturak eta Algoritmoak

Ikastegia
Informatika Fakultatea
Titulazioa
Adimen Artifiziala Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Ingelesa

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4040
Laborategiko p.2050

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Eskuratuko diren gaitasun nagusiak:

1. Datu-egituren eta algoritmoen oinarrizko kontzeptuak ezagutzea, horiek behar bezala aplikatu ahal izateko informatikako problema ohikoen ebazpenean.

2. Konplexutasun ertaineko algoritmoak diseinatzea eta programak sortzea, eta horretarako programazio-lengoaien ezaugarriak baliatzen jakitea, objektu-orientazioa barne, hala dagokionean.

3. Problemak eraginkortasunez ebatziko dituzten algoritmo eta datu-egitura egokienak programazio-lengoaia batean nola inplementatu behar diren jakitea. Programa baten eraginkortasun-ezaren iturriak identifikatzen asmatzea.

4. Erabilitako datu-egituretan, besteak beste, atzitzeko, txertatzeko eta ordenatzeko algoritmoak ezagutu eta erabiltzea. Problemen ebazpenean diseinu errekurtsiboa erabiltzea datu-egitura egokiekin.

5. Ikasleak berak proposatutako eta garatutako irtenbideen denbora- eta memoria-kostua ebaluatzen jakitea. Softwarea garatzeko tresna eta ingurune batzuen erabileran trebatzea.



Irakasgaiaren gaitasunez gain, http://www.ehu.es/documents/340468/516505/Gaitasunak.pdf helbidean dagoen dokumentuko T1, T5, T6, T8, T9 eta T10 gaitasun orokorrak, eta informatika adarreko IA1, IA6, IA7 eta IA8 gaitasunak landuko dira.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1. gaia. Algoritmoen analisia

1.1. Notazio asintotikoa. Kostu-funtzioa

1.2. Hazkuntza-funtzioen konparazioa

2. gaia. Egitura linealak. Ezaugarriak eta inplementazioak

2.1. Pilak eta ilarak

2.2. Listak

2.3. Iteradoreak

2.4. Bilaketa- eta ordenazio-algoritmoak

3. gaia. Diseinu errekurtsiboa.

3.1. Errekurtsioa programen diseinuan

3.2. Bilaketa- eta ordenazio-algoritmo errekurtsiboak

4. gaia. Zuhaitzak

4.1. Datu-egitura ez-linealak

4.2. Zuhaitzen izaera errekurtsiboa

4.3. Bilaketa-zuhaitz bitarrak

4.4. Beste zuhaitz motak

5. gaia. Hash taulak

6. gaia. Grafoak

6.1. Definizioak. Grafo zuzenduak eta ez-zuzenduak

6.2. Grafoak korritzeko algoritmoak

MetodologiaToggle Navigation

Jarduera presentzialek eta ez-presentzialek osatzen dute irakaskuntzaren oinarri metodologikoa.

Aurrez aurreko jarduerei dagokienez, batetik, eskola magistralak ematen dira, eta, bestetik, proposatutako ariketen ebazpenak garatzeko eta eztabaidatzeko saioak ere lantzen dira. Jarduera presentziala emankorra izan dadin, asistentzia eta parte-hartze aktiboa balioesten da bai eskola magistraletan bai ariketen ebazpenean eta horiei buruzko eztabaidan. Saio presentzial batzuk laborategietan egingo dira, eta horietan planteatzen diren problemak ebatziko dituzten programak inplementatzea izango da zeregin nagusia.

Jarduera ez-presentzialak eskoletan aurkeztutako algoritmoak eta teknikak aztertzera daude orientatuta. Zeregin ez-presentzialen artean aurreikusita dago proposatzen diren ariketa praktikoen ebazpen algoritmoak diseinatzea eta inplementatzea. Ikasleek gai izan behar dute modu autonomoan lan egiteko eskoletan eskainitako materialarekin eta erreferentziekin.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Bi ebaluazio-modu daude: (1) ebaluazio jarraitua edo (2) azken ebaluazioa.



(1) Ebaluazio jarraitua (10 puntu)

Irakasgaiaren azken nota kalkulatzeko, bi lan mota ebaluatzen dira:

(a) Banakako proba idatziak (7 puntu gehienez), eta

(b) Programazio-jarduerak (3 puntu gehienez)



Irakasgaia gainditzeko ikasleak puntuen erdiak (% 50) lortu behar ditu gutxienez (a) eta (b) atal bakoitzean.

Ebaluazioari dagokionez, gaitegia hiru bloketan zatitzen da. Hiru bloke horiek hiru edo bi banakako azterketen bidez ebaluatuko dira, eta beren pisua %25-%25-%20 edo %50-%20 izango da hurrenez hurren. Azterketa horiek ordutegi trinkoko asteetan eta irakasgaiaren azken ebaluaziorako Fakultate-Batzarrak izendatzen duen egunean egingo dira. Banakako azterketen azken kalifikazioa azterketa partzial horien batura izango da.

Programazio-jarduerak astero egingo dira, bakarka edo taldean, laborategian edo proiektu baten markoan.

Ebaluazio jarraitua egiteko aukera izango dute irakasgaia modu erregularrean landu dezaketen ikasleek, eskola eta laborategietako saioetara joan eta proposatutako ariketen emaitzak garaiz entregatzen dituztenek. Baldintza horiek bete ezean, ikaslea ebaluazio jarraitutik kanpo utz daiteke. Ebaluazio jarraituaren behin betiko hautua 11. astearen inguruan berretsiko da, ordura arte egindako probak eta lanak ebaluatuta. Ikaslea ebaluazio jarraituari eusteko gutxienekora ailegatzen ez bada, ebaluazio globalera pasatuko da.



(2) Ebaluazio globala (10 puntu)

Irakasgaiaren azken nota kalkulatzeko, bi lan mota ebaluatzen dira: idatzizko azken azterketa eta programazioko lan praktikoa.

a) Idatzizko azken azterketak 10etik 7 puntuko pisua izango du (azken kalifikazioaren %70), eta ikasleak horietatik erdiak lortu beharko ditu gutxienez, hau da, 3,5 puntu, irakasgaia gainditu ahal izateko.

(b) Programazioko lan praktikoak 10etik 3 puntuko pisua izango du (azken kalifikazioaren %30), eta ikasleak horietatik erdiak lortu beharko ditu gutxienez, hau da, 1,5 puntu.

Azken azterketara aurkezten ez bada, ikasleak ebaluazio globalari uko egiten diola ulertuko da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- eGela plataforma.
- Eclipse programazio-ingurunea.
- Java programazio-lengoaia

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- "Algorithms", 4th edition. Robert Sedgewick and Kevin Wayne. Addison Wesley, (2011).

- "Java software structures : designing and using data structures" John Lewis, Joseph Chase. 4th edition. Addison Wesley (2014).

Gehiago sakontzeko bibliografia

- "Introduction to Algorithms" Cormen, Leiserson, Rivest & Stein. 3rd edition. 2009. MIT press.
- "Data Structures and Algorithm Analysis in Java" (Third edition). Mark Allen Weiss. Pearson (2012).

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-10:30

10:30-12:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1.1 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA
  • 1.1 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-13:30

Irakasleak

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-13:30

Irakasleak

01 Laborategiko p.-3 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

14:00-15:30

Irakasleak

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

14:00-15:30

15:30-17:00

Irakasleak

46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:00-18:30

Irakasleak

46 Laborategiko p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:00-18:30

Irakasleak

46 Laborategiko p.-3 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-13:30

Irakasleak

46 Laborategiko p.-4 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-13:30

Irakasleak

61 Teoriakoa (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-10:30

10:30-12:00

Irakasleak

61 Laborategiko p.-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-13:30

Irakasleak