XSLaren edukia

Datu-baseen Diseinua

Ikastegia
Informatika Fakultatea
Titulazioa
Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Laborategiko p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Irakasgaia ondorengo ikaskuntza-emaitzak lortzeko diseinatuta dago:



* Datu-base baten diseinuko etapak ezagutzea.



* Entitate-erlazio (EE), entitate-erlazio hedatua (EE+) eta UML erabiliz eskema kontzeptualak diseinatu ahal izateko, datu eskakizunak modu egokian analizatzea.



* Eskema kontzeptualetik abiatuta datu-base baten eskema logiko eraginkorra diseinatzea(datu-eredu erlazionala erabiliz).



* Eskeman oinarrituta, eskema normalizatzeko eta bistak eta integritate-murriztapenak definitzeko gaitasuna lortzea.



* Datu-base baten diseinu fisikoa egin ahal izateko oinarrizko elementuak identifikatzea.



* Datu-biltegiak eta datu-base banatuak diseinatzeko teknikak ezagutzea.



Gainera, proiektu praktiko baten garapena baliatuaz irakasgaiaren ikasketa indartuko da ondorengo zeharkako-gaitasunetan: talde-lana, ahozko eta idatzizko komunikazio argi eta zehatza, soluzio berritzaile eta sortzaileak proposatzeko proaktibotasuna eta ikasketa autonomoa.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. Sarrera: Datu-baseen diseinua.



2. Diseinu Kontzeptuala. Entitate-erlazio eredua eta UML.

* Entitate-erlazio eredua.

* Entitate-erlazio eredu hedatua.

* Eredu kontzeptualetik eredu erlazionalerako transformazioa.

* Entitate-erlazio eta eredu erlazionalen errepresentazioa UML klase-diagramen bitartez.



3. Normalizazioa eskema erlazionalean.



4. Bistak eskema erlazionalean (SQL).



5. Integritate-murriztapenak eredu erlazionalean.



6. Diseinu fisikoa.



7. Datuen kudeaketarako bestelako diseinu aukeren oinarriak.

* Datu-base banatuak.

* Datu-biltegiak (Datawarehouse).

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetan hiru irakaskuntza metodologia erabiliko dira: eskola magistralak, praktikak ordenagailuan eta aplikazio baten garapena talde-lanean. Gaitegiaren zati handi bat eskola orduetan emango da aditzera ordu presentzial deitzen direnetan. Gainera, ikasleek kontzeptuen ikasketa indartu beharko dute modu autonomoan lan eginez eskola orduetatik kanpo (ordu ez presentzialak), bibliografia espezializatua kontsultatuz eta ariketak eta lanak garatuz. Praktikaren garapena hiru etapetan egingo da eta hauetako bakoitzean ikasleek egindako lanari buruzko feedback-a jasoko dute.



Eskola eta laborategi orduetan eztabaida uneak eta ariketen eta lanen aurkezpenak garatuko dira, partaidetza eta motibazioa bultzatu eta zeharkako gaitasunak garatzeko asmoz.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Bi bide daude irakasgaia gainditzeko: azken ebaluazioa (bukaeran), eta etengabeko ebaluazioa. Ebaluazio jarraitua borondatezkoa da, eta zuen parte hartze aktiboa eskatzen du; beraz, eskoletara eta laborategietara etorri beharko duzue, haietan parte hartu, eta proposatutako jarduerak (ariketak, lanak, praktikak, azalpenak...) egin beharko dituzue.



Etengabeko ebaluazioa da nagusiki ikasleei gomendatzen zaiena. Azken ebaluazioa erabili nahi izanez gero, ikasleek etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari adieraziko diren epeetan (ikastaroaren %60 - %80 igarota), irakasleak ikaslearen errendimendua egiaztatu ondoren.



ETENGABEKO EBALUAZIOA:



- Etengabeko ebaluazioari dagozkion hiru proba idatziak (azterketak): % 28 + % 28 + % 14

Gutxienez 3,5eko nota (10en gainean) atera behar azterketa guztietan etengabeko ebaluazioan jarraitu ahal izateko.



- Talde-lana eta aurkezpena: % 20 (Talde-lanean gutxienez 5eko bat atera behar da)



- Laborategiak: % 10



- Gainera, etengabeko ebaluazioan gutxieneko %80ko eskola bertaratzea eskatzen da. Laborategien %80ra joan beharko da eta azterketan ebaluatuko dira.



Irakasgaia gainditzeko, 5eko nota orokor minimoa lortu beharko da.





Irakasgaiaren ebaluazioan UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloa” aplikatuko da.



Irakasleak besterik esaten ez badu, ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere.



AZKEN EBALUAZIOA:



Idatzizko azterketa ohiko eta ez-ohiko deialdietan egingo da.

- Idatzizko azterketa - % 100

- Laborategiak eta talde-lana egitea derrigorrezkoa da eta azterketa baino lehen egin beharko dira. Laborategien %80a egin behar da gutxienez eta talde-lanean gutxienez 5eko bat atera behar da.

Laborategiak derrigorrezkoak dira (%80a) eta azterketa baino lehen egin behar dira, azterketara aurkeztu ahal izateko..



Irakasgaia gainditzeko, 5eko nota orokor minimoa lortu beharko da.



BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Datu-base sistemak. Oinarriak. Ramez Elmasri eta B. Navathe. Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, 2009. Euskaraz.



Fundamentos de Sistemas de Bases de Datos. R.A. Elmasri y S. B. Navathe. 5 edición. Addison-Wesley Iberoamericana, 2007.



Fundamentals of Database Systems. Seventh edition. R.A. Elmasri y S. B. Navathe. Addison-Wesley, 2017.



Fundamentos de Bases de Datos. A. Silberschatz, H. Korth y S. Sudarshan. Mc.Graw-Hill, 6. edición. 2014



Database Systems: A Practical Approach to Design, Implementation, and Management. T. Connolly y C. Begg Six edition. Pearson, 2014.(Versión anterior en castellano Sistemas de Bases de Datos. Un enfoque práctico para Diseño, Implementación y Gestión. T. Connolly y C. 4 edición. Begg. Addison Wesley, 2005.)



Sistemas de Bases de Datos. Un enfoque práctico para Diseño, Implementación y Gestión. T. Connolly y C. Begg. 4 edición. Addison Wesley, 2005.



Database Systems. Introduction to Databases and Data Warehouses. N. Jukic, S. Vrbsky, S. Nestorov. Prospect Press 2017.

Database Systems. A practical approach to Design, Implementation and Management. 5th edition. 2009.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Database Systems. The Complete Book. H. Garcia-Molina, J.D. Ullman, J. Widom. Pearson. 2nd edition. Prentice Hall 2009.

Principles of Database Management. The practical guide to storing, managing and analyzing Big and Small data. W. Lemahieu, S.V. Broucke, B. Baesens. Cambridge University Press 2018.

Datu-baseen Garapena . Ariketa ebatzien bilduma . Arantza Irastorza Goñi eta Tomás A. Pérez Fernández. 2010eko uztaila.

Datu-baseen Garapena . Gardenkien eta ariketen bilduma . Arantza Irastorza Goñi , Tomás A. Pérez Fernández eta Óscar Díaz García. 2010eko uztaila.

Principles of Database Management. The practical guide to storing, managing and analyzing Big and Small data. W. Lemahieu, S.V. Broucke, B. Baesens. Cambridge University Press 2018.

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-13:30

09:00-10:30

Irakasleak

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:30-12:00

Irakasleak

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-10:30

Irakasleak

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:00-18:30

14:00-15:30

Irakasleak

46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:30-17:00

Irakasleak

46 Laborategiko p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

14:00-15:30

Irakasleak