EQUIPO

Taldea

Irudia

Juan Iriberri

Ikerkuntza arloan, gehien interesatzen zaidana mikrobio-komunitate itsastarren konposaketa, egitura eta funtzionamendua ezagutzea da. Testuinguru honetan ondoko prozesuei buruzko ikerlanetan egon naiz murgilduta: ur-zutabean esekita eta partikulei itsatsita dauden bakterioen fisiologia; uretan dagoen materia organikoaren konposaketa eta kontsumoa, bakterio-komunitateak burututako arnasketa eta hazkundearen eraginkortasuna, protozooek bakterioen gainean egindako harrapaketa hautagarria eta konposatu kimikoen bidez ematen den bakterio eta protozooen arteko elkarreragina. Laborategiko lanak egiteaz gain irtenaldi mikrobiologikoetan ere parte hartu dut, adibidez Mediterraneo itsasoan baita ozeano Antartikoan ere ur-laginketak egin ditut. Gaur egun kostaldeko komunitate itsastarretan ematen diren funtzio-erredundantziak bilatzen ditut eta Malaspina zirkumnabigazio espedizioan aritzen naiz jarduera entzimatiko extrazelularrak aztertzen ozeano osoan (Atlantikoan, Indikoan eta Ozeano Barean). Irakaskuntza arloan UPV/EHU-ko Biologia Graduan eta bi Masterretan ematen ditut eskolak.

Gainera, astirik izatekotan, familia eta lagunekin egotea, irakurtzea eta argazkiak ateratzea ere gustuko dut, eta, batzuetan ere, ez dut ezer egiten edo pentsatu egiten dut.

Harremanetarako: juan.iriberri@ehu.es / 94 601 5511
 

Ikertzaileak

Irudia

Marian Unanue

Nire ikerketa lanak ur-mikrobioen ekologia aztertzea du helburu, batik bat prokariotoek ozeanoko karbono zikloan duten eginkizuna. Nire doktorego tesian zehar (1993) bizitza askeko eta partikulei atxikituriko bakterio-komunitateen ugaritasuna eta jarduera metabolikoa neurtu nituen, baita kostaldeko eta ur gezetako ekosistemetako ingurumen faktoreekin duten erlazioa ere. Partikulek ozeanoan bideratzen den karbono kantitatean duten garrantzia ere ikertu dut, Kantauriar Itsasoko eta Itsaso Adriatikoko bakterio-komunitateek kolonizatutako agregatuak laborategian analizatuz eta Mediterraneo Itsasoan zeharreko hainbat bidaietan egindako landa-lanetan ere bai. Protozooek bakterioen gain egindako harraparitza-analisien gaineko proiektuetan parte hartu dut eta bereziki, karbono iturri baliabideek harraparitzaren aurkako mekanismoen garapenean duten eragina. Azken urteotan, itsas-uren (Kantauriar Itsasoa eta Ozeano Antartikoa) aminoazidoen konposizio enantiomerikoaren analisia eta konposizio honek prokariotoen komunitatearen konposizioan eta jardueran duen erlazioa aztertu ditut. Berriki, nire ikerketa helburu nagusia ekialdeko Kantauriar Itsasoko bakterioen jarduera hidrolitikoa eta bakterioplankton-komunitatearen dibertsitatea aztertzea da.

Nire interes pertsonalei dagokienez naturarekin lotuta dagoen edozein gauzarekiko jakin-min handia dut, lorezaintzarako zaletasun handia daukat eta animaliak babesteko elkarte batean kolaboratzen dut.

Harremanetarako: marian.unanue@ehu.es / 94 601 2610

Irudia

Begoña Ayo

Nire ikerketa Itsasoko mikrobio-ekologiari dagokio. Sistema urtarretako mikroorganismo prokariotikoen egitura eta aktibitatea ikertu ditut, zehazkiago bakterioen eta materia organikoaren (bai partikulatua zein askea) arteko elkarrekintza eta bakterioen hazkuntza-efizientzia. Mikrobio-kate trofikoari dagokionez, protozoo eta bakterioen arteko erlazioan eta zehazkiago bakterioek harraparitzaren aurrean ekoizten dituzten aztarna kimikoetan interesa daukat. Nire ikerketa lanik berriena, Kantauriar kostaldeko bakterioplanktonaren konposizio espezifikoarekin eta dibertsitatearekin erlazionatuta dago. Baita, protisten bidezko harraparitzak bakterioplankton-komunitatearen konposizioan duen eragina zehaztearekin ere.

Nire zaletasun ez zientifikoak askoz ere sinpleagoak dira: nire senarrarekin eta semearekin egotea atsegin dut eta familia eta lagunekin elkartzea mahi inguru jator batean.

Harremanetarako: begona.ayo@ehu.es / 94 601 5397

Irudia

Itxaso Artolozaga

Azken urteetan Ekologia mikrobiano urtarren arloan aritu naiz, honi dagozkion alderdi desberdinak aztertuz, hala nola, sare trofiko mikrobianoa, komunitate mikrobianoen antolaketa eta jarduera, sistema itsastarretan esekita dauden agregatu organikoak, harrapakin-harraparien arteko elkarreraginak eta protozooplanktonak bakterioplanktonen gainean burututako harrapaketa eta kontrola. Gure ikerlanetan landa-lanak eta laborategiko saiakuntzak egiten ditugu eta hauetan ohiko teknika mikrobiologikoak (ereinketak, kultiboak, mikroskopioa, ekoizpen bakteriano-, jarduera entzimatiko- eta harrapaketa-neurketak, etab.) eta analisi metodoak erabiltzen ditugu (zitometria, HPLC,-a, TOC-a, etab.). Aspaldi honetan hasi gara teknika molekularrak ikasten eta erabiltzen (PCR-a, DGGE-a, sekuentziazioa, etab.). Ikerlanetaz gain irakaslanak ere egiten ditut eta UPV/EHU-ko Biologia Graduan eta Master batean ikastaro desberdinak ematen ditut.

Unibertsitatetik at familiaz eta lagunez gozatzen naiz eta hainbat zaletasun izaten ditut: itsasoa, hondartza, irakurketa, ibiltzea, ardoa, musika eta abestea, adibidez, oso gustuko ditut.

Harremanetarako: itxaso.artolozaga@ehu.es / 94 601 5406

Irudia

Iñigo Azúa

Mikrobio-ekologia urtarrean orokorrean eta, zehazki, ozeanoko karbonoaren eta nitrogenoaren zikloan prokariotoen eta protistoen eginkizunean interesatuta nago. Nire tesian zehar (2005) itsas-medioan prokariotoek ozeanoko materia eta energiaren tramitaziorako puntu beroak diren agregatu organikoak, nola dekonposatzen dituzten aztertu nuen. Bai agregatu hauei itsatsitako prokariotoetan bai bizitza askeko prokariotoetan eraso hidrolitiko primarioa, askaturiko materia organikoaren barneraketa eta biomasaren ekoizpena aztertu nituen. Materia organiko itsastarraren fluxuetan prokariotoek eta protistoek duten betebeharra ulertzeko asmoz, 1) protozooek bakterioetan eragiten duten harraparitza hautakorraren analisia, 2) bakterioplanktonak askaturiko seinale kimikoen ekoizpena eta 3) karbono-iturriaren eskuragarritasunaren menpe dagoen harraparitzaren aurkako erresistentzia-mekanismo desberdinen garapena ere aztertu ditut. Azken urte hauetan nire ikerkuntza bi lerro desberdinetan fokatu da: alde batetik, itsas-uretako (Kantauriar Itsasoa eta Ozeano Antartikoa) aminoazidoen konposizio enantiomerikoaren azterketan eta honek prokarioto-komunitatearen aktibitate eta konposaketarekin duten erlazioan, eta bestaldetik, bakterio-produkzioa eta arnasketa-tasak neurtuz bakterioplanktonaren hazkuntzaren efizientzian. Azkenaldian nire ikerkuntza-helburuak honako hauek dira:

  1. Planetako ozeano desberdinetako prokariotoen hidrolisi-aktibitate garrantzitsuenen analisia (Malaspina 2010 izeneko zirkumnabigazio-espedizioa), beraien aldakortasuna ur-zutabean zehar, eta beraien erlazioa materia organiko eskuragarriarekin eta bakterioplankton-komunitatearen konposizioaren eta aktibitatearen dibertsitatearekin aztertuz.
  2. Ekialdeko Kantauriar Itsasoko kostaldeko bakterioplankton-komunitatearen konposizio espezifikoa eta dibertsitatea ezagutzea, bakterioplanktonaren dibertsitate taxonomikoaren eta aktibitate fisiologikoaren arteko loturak finkatuz eta prokarioto-komunitatearen kide garrantzitsuenen kontrolean protistoek garatzen duten harraparitzaren garrantzia aztertuz.

Orokorrean musika eta batez ere rock & roll-a, animaliak, naturaz gozatzea, lagunekin elkartzea eta bizikletaz ibiltzea asko gustatzen zait. Eta bizitza honetan gertatu zaidan gauzarik garrantzitsuena barre egitera eta bizitzaz gozatzera bultzatzen nauen alabatxo txiki ilegorritxua edukitzea izan da.

Harremanetarako: inigo.azua@ehu.es / 94 601 5408

Doctorandos y doctorandas

Irudia

Zuriñe Baña

Orain arte nire ikerkuntza-lana ur-sistemetako ekologia mikrobianoan fokatu da. Ikerkuntzaren hasieran, mikrobio-sare trofikoan protozooen eta bakterioen arteko erlazioak aztertu nituen harraparitza-presio handiko egoeretan bakterioek ekoizturiko aztarna kimikoak aztertuz. Nire doktore-tesian zehar ikerkuntza-helburua mikrobio-komunitate itsastarren aktibitatea aztertzea izan da, bakterioplanktonaren arnasketa, produkzioa eta hazkuntza-efizientzia aztertuz. Gaur egun bakterioplanktonaren dibertsitatea aztertzen dut eta baita dibertsitate horretan protisto bakteriboroen harraparitzak duen eragina ere.

Harremanetarako: zurine.bana@ehu.es / 94 601 5508

Irudia

Ainhoa Uranga

Nire ikerketa Itsasoko ekologia mikrobianoari dagokio. Ikerketa honetan, Kantauriar ekialdeko itsasoko konposizio filogenetikoa, talde dominanteak eta kostaldeko bakterioplanktonaren dibertsitatea ezagutzea ditut helburu.

Zientzia alde batera utzita, nire zaletasunak familia eta lagunekin egotea, azken hauekin zerbait hartzea, filmeak ikustea eta liburu interesgarriak irakurtzea dira.

Harremanetarako: ainhoa_uranga87@hotmail.com / 94 601 5508
 

Irudia

Naiara Abad

Nire ikerketa lanak mikrobio-ekologiaren esparruan, itsasoko ur-ekosistemetako mikroorganismo prokariotoen komunitateen elkarrekintzak aztertzea du helburu, baita Kantauriar Itsasoko kostaldeko bakterioplanktonaren konposizio espezifikoa eta dibertsitatea ezagutzea ere. Gaur egun, jarduera entzimatiko desberdinen urtaroko aldakuntzaren analisia egiten nago Armintzako kostaldeko estazioan (Bizkaia), prokariotoen komunitateek polimeroen hidrolisian duten portaera eta prozesu hau erregulatzen duten ingurumen-faktore desberdinak aztertzeko.

Harremanetarako: nabad004@gmail.com / 94 601 5508