PROYECTOS

Proiektuak

MALASPINA

Irudia

"Circunnavigation Expedition Malaspina 2010: Global Change and Biodiversity Exploration of the Global Ocean" deituriko proiektua MICINN-ek (CSD2008-00077) finantzatua izan da. Carlos Duarte (IMEDEA, CSIC) proiektuaren burua da eta Espainiako estatuko 19 erakundek eta 16 erakunde atzerritarrek parte hartzen dute. Malaspina proiektuaren helburuak dira:

  • Ozeanoan mundu mailako aldaketaren eragina ebaluatzea,
  • Ozeano hondoko biodibertsitatea aztertzea,
  • Alejandro Malaspinaren espedizioaren ondorioak aztertzea,
  • Espainiako itsas-zientziak eta haien ezaguera gizartean bultzatzea, eta
  • Ikerlari gazteak erakartzea eta hezitzea

Sarmiento de Gamboa eta Hesperides ozeanografia-ontziek parte hartu izan dute. Lehenengoak, Kanariak-Miami-Kanariak transektuan 24ºLN-tik, eta BIO Hesperides-ek proiektu zientifikoak antolatzen duen zirkumnabigazio-espedizioan. Azken honek, 6 etapa (Cádiz – Rio de Janeiro – Ciudad del Cabo – Perth – Sídney – Auckland – Honolulu – Panamá – Cartagena de Indias – Cádiz) jarraietako ibilbidean zehar Ozeano Atlantikoko, ozeano Indikoko eta Ozeano Bareko 33.000 mila nabigatu ditu 180 laginketa-estazioetako 70.000 haize-, ur- eta plankton-laginak aztertu direlarik. Gure taldeak ozeano-hondo globalean, bakterioplanktonaren hidrolisi-entzimen jarduera, beraien banaketa, portaera zinetikoa, egonkortasuna, eta materia organikoarekiko eta bakterioplanktonaren dibertsitatearekiko erlazioa aztertu nahi ditu. Gaur egun ozeano sakona azpilaginduta dagoenez, hango mikrobio-prozesuen analisiak eta hortik aterako diren emaitzek oso garrantzi handia izango dute, kasu batzuetan komunitate zientifikorentzat honi buruzko lehenengo emaitzak izango direlako.
 

CAMBIO

Irudia

"CAMBIO. Ekialdeko Kantauriar Itsasoko Bakterioplanktonaren Dibertsitatea eta Funtzioa: Harraparitza eta Baliabideak Sasoi-aldaketaren motore gisa" deituriko proiektua MICINN-ek (CTM-2010-19308) finantzatu egin du Juan Iriberri (UPV/EHU) proiektuaren burua izanez. CAMBIO proiektuak lortu nahi du:

  • Ekialdeko Kantauriar itsasoko kostaldeko uren bakterioplankton-komunitatearen konposizio espezifikoa eta dibertsitatea ezagutzea,
  • Eskala urteanitzean denboran zehar kide nabarmenetan gertatzen diren sasoi-aldaketak identifikatzea,
  • Bakterioplanktonaren dibertsitate taxonomikoaren eta funtzio fisiologikoaren arteko erlazioak ezartzea baliabide erabilgarriak hobetzeko, eta
  • Denboran zehar komunitatearen kide garrantzitsuetan gertaturiko aldaketaren motore gisa bakteriboroek eragindako harraparitzaren garrantzia ezagutzea ekosistemako beste faktoreen aldean.

Proiektu honetatik aterako diren emaitzek ingurune-egoera aldakorretan (beroketa antropogenikoa, azidifikazioa, isuriak, eta abar) etorkizuneko analisietan oinarrizko lerroak ezinbesteko eredu gisa ezartzera baimenduko digute eta sasoi-egoera desberdinetan zehar ekosistemaren portaeraren gaitasun iragarlea handitzera lagunduko digute.
 

EFICIENCIA

Irudia

"EFICIENCIA. Bakterioplankton itsastarraren hazkuntzaren efizientzia eta bakteriboroek buruturiko harraparitza" izena duen proiektua MCYT-ek finantzatua izan da (CTM-2006-08023). Juan Iriberri (UPV/EHU) proiektuaren burua da eta helburuak dira:

  • Hazkuntzaren efizientzia neurtzeko gutxieneko bariantza metodologikoa eta gehienezko zehaztasuna duen protokolo zehatza proposatzea,
  • Kostaldeko uretan bakterioplantonaren efizientziaren sasoi-aldaketa aztertzea,
  • Bakterio-komunitatearen konposizioaren eta hazkuntza- efizientziaren arteko erlazioa ezartzea,
  • Bakterioplanktonaren hazkuntzaren efizientzian bakteriboroek buruturiko harraparitzaren eragina ezagutzea, eta
  • Ingurugirora moldatzeko bakterio-komunitatearen gaitasuna adierazten duen baliabide gisa hazkuntzaren efizientziaren erabilera aztertzea.

Proiektu honen garrantzia bakterioen energetikaren prozesu metaboliko guztiak hobeto azaltzen dituen baliabidea hazkuntzaren efizientzia dela da. Honetaz gain baliabide honen balioak bakterioen biomasa berriaren ekoizpenaren eta ekosistema itsastarrean CO2-rainoko (planetako berotegi-efektuaren gas garrantzitsu honetaraino) materia organikoaren arnasketaren arteko balantzea isladatzen du.
 

QUIMIC

Irudia

"QUIMIC. Bakterioen eta protozooen arteko elkarrekintzan komunikabide kimikoa" izena zuen proiektua MCYT-ek finantzaturik izan zen (BOS-2003-06211). Juan Iriberri (Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)) proiektuaren burua izan zen eta proiektu honetan ur-sistemetako mikrobio-sare trofikoaren bakterioen eta protozooen artean konposatu kimikoen bidezko komunikaziorik ematen denentz aztertu zen. Komunikazioa bi norabideetan gerta daiteke. Alde batetik, bakterio-komunitateek konposatu kimikoen askapena erabil dezakete harraparitzaren aurkako defensa-mekanismo gisa. Bestaldetik, harrapakinak askaturiko aztarna kimikoak detektatzeko gaitasunak protista bakteriboroei laguntza izugarria eman diezaieke bakterioen hazkuntza altuko zonaldeak bilatzerakoan eta hara hurbiltzerakoan. Egindako ikerkuntzaren garrantzia ur-ekosistemako bakterio-komunitatearen konposizio espezifikoa, jarduera eta biomasa erregulatzeko protozooen gaitasuna aztertzean datza.

DAMINO

Irudia

"DAMINO. D-aminoazidoak kostaldeko ekosistema itsasarretan produktibitate biologikoaren adierazle gisa" deituriko proiektua MCYT-ek (REN-2003-05276) finantzatu egin zuen. Marian Unanue (UPV/EHU) proiektuaren burua izan zen eta DAMINO proiektuak nahi zuen:

  • Kantauriar itsasoko kostaldean disolbaturiko aminoazidoen konposaketa enantiomerikoak materia organikoaren degradagarritasun-egoera islada dezakeentz egiaztatzea, hots, ekosistemako produktibitate biologikoaren adierazle gisa erabil daitekeen, eta
  • Bakterioplanktonek buruturiko L- eta D-aminoazidoen erabilera, bai monomero moduan bai polimero moduan, konparatiboki aztertzea.

Egoera enantiomerikoen analisia oso eremu berria eta nabarmena da itsas-medioan materia organikoaren degradagarritasun-mailari buruzko informazioa eman dezakeelako.

DHARMA

Irudia

"DHARMA. Dibertsitatea, Heterotrofia, Autotrofia eta Mikroorganismo Antartiarren arteko Harremanak" deituriko proiektua CICYT-ek (ANT-97-1155) finantzatu zuen. Proiektuaren burua Carlos Pedrós-Alió (ICM, CSIC) izan zen, eta proiektu honetan Espainiako estatuko 6 erakundeetako eta erakunde atzerri bateko ikerlariek parte hartu zuten. Proiektua Ozeano Antartikoko glaziarrean burutu zen Hesperides izeneko ozeanografia-itsasontzian ozeanografia-kanpania batean zehar. Drake itsasarte, Weddell Itsaso eta Gerlache itsasarteko urak aztertu ziren. Proiektuaren helburuak izan ziren:

  • Antartikako gainazaleko eta hondoko uren mikrobio-komunitateen dibertsitatea aztertzea, eta
  • Mikrobio-planktonaren jardueran tenperaturak duen eragina ezagutzea

Gure taldeak bakterioplanktonak buruturiko materia organiko polimerikoaren prozesu degradatzaileak aztertzeari ekin zion.