Testua eta tipografia - Intro

Testua eta tipografia

UPV/EHU sistema grafikoak estilo jakin bat du atxikita.

Unibertsitatera sarbideko liburuxkaren azala

Idazteko moduak zehazten du gure estiloa. Horregatik, testua eta hura idazteko modua funtsezko alderdiak dira sistema grafikoetan, estilo bisual jakin bat taxutzen eta komunikazio zuzen eta koherentea ahalbidetzen duten heinean.

Konposizioaren informazio-iturri zuzenekoena testua denez, ongi zaindu behar dugu gure mezuak komunikatzeko era.

EHU tipografia korporatiboa erabiliko dugu komunikazio-material guztietan, hurrengo orrialdeetan adierazten den moduan.

Testua eta tipografia - Tipografia

Tipografia

EHU tipografia: EHUSerif eta EHUSans

Gure tipografia nagusia

UPV/EHUko tipografoen taldeak diseinatutako EHU letra-tipoen familia da gure molde korporatiboa. Tipografia hori berariaz diseinatu dute UPV/EHU markaren adierazpide berri honetarako. Bi bertsio ditu (Serif eta Sans). Bertsio bakoitzak hiru pisu ditu —Bold, Regular eta Serif—, diseinu-elementu bakoitza behar bezala prestatu ahal izateko.

Arial tipografia

Ordezko tipografia

Bitarteko digitaletarako, Arial tipografia erabil daiteke; bereziki, ordenagailuetan gure tipologia instalatuta ez duten hirugarrenek aplikazioren bat ikusi eta partekatu behar badute. Garrantzizko oharra: Ez erabili ordezko tipografiarik aplikazio profesionaletan edo komunikazio-euskarri inprimatuetan.

Testua eta tipografia - Izenburuen konposizioa

Izenburuen konposizioa

Bi azalen adibidea

Gure sisteman, estilo hauxe erabiltzen dugu: azaletako testuak lantzeko, informaziopieza nagusiak eta testuen izenburuak, oro har, espaziokutxaren barruan idazten dira, tarte zabal eta irregular batek inguratuta, ezkerrean lerrokatuta eta hitzak gidoiez moztu gabe.

Izenburua letra larriz idatziko da, eta laburra behar du izan, 7-8 hitz, gutxi gorabehera. 7-8 hitzetik gora dituenean, proportzioan txikituko da testuaren tamaina.

Baliteke izenburu batzuk lerro bakarrean sartzeko modua izatea, baina konposizioagatik eta diseinuagatik, hizkuntza bakoitzeko izenburua lerrotan zatituko da, bost lerrotan gehienez ere, bizpahiru hitzez behin lerro-jauzia sartuta, ahal izanez gero.

Testua eta tipografia - Izenburuak

Izenburu nagusien neurria

Titularren bi adibide, lehenengoa luzera egokikoa eta bigarrena gehiegizko luzerakoa

Gehienez ere 7-8 hitz dituzten izenburuak erabiltzea gomendatzen da, barne direla gaztelaniazko artikuluak eta preposizioak. Ez da komeni proportzio horretatik gorako izenbururik idaztea, lehia bisuala sortuko baita mezua ilustratzen duen baliabide bisualarekin.

Testua eta tipografia - Kutxak

Kutxa altua eta kutxa baxua

Izenburuentzako kutxa altua eta testurako kutxa baxua nola erabili erakusten duen adibidea

Kutxa altua erabiliko dugu izenburu nagusietarako, eta kutxa baxua, bigarren mailako edukia duten testuetarako (b).

Kerninga eta lerroartea

Izenburuak eta bigarren mailako izenburuak osatzeko, kontuan hartu behar da kerninga. Dokumentu elebakarrei 0 kerninga aplikatuko zaie kutxa altuan EHUSerif letraz idatzitako izenburu eta bigarren mailako izenburuei, eta -10 optikoa, eduki-testuei.

Dokumentu elebidunei edo hiru hizkuntzatan idatziei dagokienez, -25 kerning optikoa ezarriko zaie EHUSans letraz idatzitako izenburuei, bigarren hizkuntzan. Horrek emango dizkigu informazioa argi eta sendotasunez adierazteko gakoak (a) (b).

Testua eta tipografia - Testuen lerrokatzea

Testuen lerrokatzea, azaletan

Logotipoaren azpiko izenburuaren lerrokaduraren adibidea

Testu guztiak (azaletako izenburuak, bigarren mailako izenburuak, web-orria, informazio-testuak...) bertikalki lerrokatzen dira, ezkerrean, Unibertsitatearen logotipoarekin, ahal denean.

Testua eta tipografia - Dokumentu elebakarrak - Tipografia

Dokumentu elebakarrak. Azalen datuetarako tipografia

Dokumentu elebakarraren azala

EHU tipografiaren Serif bertsioa erabiliko dugu euskarazko testuetan eta EHU familiaren Sans bertsioa ataletan ager litezkeen gainontzeko erdaratarako, bai gaztelaniarako nola ingeles, frantses eta bestelako hizkuntzetarako. 

Honako era honetara erabiliko ditugu bertsio bion (Serif eta Sans) pisu ezberdinak.

Bi azalek tipografiaren pisu desberdinak nola erabili erakusten dute

Testua eta tipografia - Dokumentu elebakarrak - Neurri eta estiloa

Dokumentu elebakarrak. Familia tipografikoaren erabilera

Diseinu desberdineko hiru portada

DIN formatu bakoitzerako neurri eta estiloen jarraibide hauek betetzea gomendatzen da. Salbuespen gisa, neurri handiagoa edo txikiagoa erabil daiteke, konposizioaren ezaugarriak direla-eta hala behar izanez gero.

Taula: elementu bakoitzaren neurriak eta estiloa

Testua eta tipografia - Dokumentu eleanitza - Tipografia

Dokumentu elebidunak edo hiru hizkuntzatan idatziak. Familia tipografikoaren erabilera

Azala gaztelaniaz eta euskaraz

Dokumentua elebiduna bada, hizkuntzak kokapen bereizietan darabiltzaten dokumentuetarako definitutako erabilera irizpide berberak erabiliko ditugu (dokumentu elebakarrak): EHUSerif Bold erabiliko dugu euskarazko testuetan eta EHUSans arrunta gaztelaniazko testuetan. Dokumentua hiru eletakoa denean, euskarri elebidunetan lehendabiziko bi hizkuntzetarako erabilitako irizpide bera erabiliko dugu eta EHUSans ere erabiliko dugu hirugarren hizkuntzarako (a).

Testuak konposatzeko arauak

Testu elebidun eta hiru eledunak konposatzerakoan, jarraibide hauek baliatuko ditugu:

  • Testu bat lehenengo eta bestea gero jarriz gero, lehendabizikoa izango da euskarazkoa eta gero gaztelaniazkoa eta honela jarraituko.
  • Zutabeak erabiltzen badira, euskarazko testua kokatuko da ezkerrean eta gaztelaniazko testua eskuinean, eta honela jarraituko.

Testua eta tipografia - Dokumentu eleanitzak - Neurri eta estiloa

Dokumentu elebidunak edo hiru hizkuntzatan idatziak. Azaleko testuen neurriak

Diseinu desberdineko hiru portada

DIN formatu bakoitzerako neurri eta estiloen jarraibide hauek betetzea gomendatzen da. Salbuespen gisa, neurri handiagoa edo txikiagoa erabil daiteke, konposizioaren ezaugarriak direla-eta hala behar izanez gero.

Taula: elementu bakoitzaren neurriak eta estiloa

Testua eta tipografia - Aplikazio baliogabeak

Aplikazio baliogabeak

Jardunbide txarren adibideak
  1. Ez da erabili ondo
  2. Ez erabili ez testu bertikalik ez testu okerrik.
  3. Ez inguratu inolako formarik testuaz.
  4. Ez sartu testurik espazio-kutxez bestelako formetan.
  5. Ez distortsionatu tipografia (ez trinkotu, hedatu edo deformatu).
  6. Ez aplikatu efektu bisualik tipografiari (itzalak, lausotzeak,etab.)
  7. Ez erabili tipografiaren Outline bertsioa.
  8. Ez erdiratu edo lerrokatu testua ezkerrean besterik.