Nolakoa da gure unibertsitatea?
Euskalduna
Euskaldunak gara. Geure hizkuntza hitz egiten dugu, geure kultura bizi dugu eta hori guztia jarduteko geure moduan islatzen dugu, harrotasunetik eta konbentzimenduz.
Konprometitua
Euskal gizartearekin eta haren etorkizunarekin dugun erantzukizunaz jabetuta, konpromisoz hartzen dugu geure zeregina, eta gure ingurunearen aurrerapenaren eta ongizatearen alde lan egiten dugu, garapen iraunkorra eta bidezkoa bultzatuz.
Bikaina
Maila goreneko irakaskuntza bermatzen ahalegintzen den taldea gara. Gure ikasleak prestatzen ditugu etorkizuneko erronkei sendotasunez eta perspektibaz aurre egiteko, ikuspegi pluraletik eta etengabeko bilakaeran.
Sortzailea
Ideia, aukera eta bide berriak sortzeko energia eta ardura dugu. Berrikuntzaren sustatzaileak, aurrerapenaren eta aldaketaren sortzaileak gara.
Irekia
Sustraiak dituen baina mundura irekita dagoen unibertsitatea, plurala eta nazioarteko ikuspegia duena, errealitate eta kultura desberdinekin konektatzera bultzatzen duena.