Abestiaren letra

Ehunenekoak, gure soinu-identitatea

Ehunenekoak abestia Euskal Herriko Unibertsitatearen soinu nortasunaren funtsezko elementua da. Musika Luca Fanelli musikari eta EHUko matematika irakasleak konposatu du; hitzak Jone Uria bertsolari eta Matematika irakasleak jarri dizkio. 

Leire Berasaluze abeslari, EHUko irakasle eta Gipuzkoako Campuseko idazkari akademikoak abestu zuen lehen aldiz abestia. Chillida Lekun egin zen, 2025eko ekainaren 30ean, unibertsitatearen marka-irudi berriaren aurkezpen-ekitaldian.

Hemen dituzu eskuragarri letra, jatorrizko partitura eta abesbatzarako partitura.

EHUabesbatza

Ehunenekoak abesbatzaren korurako bertsioa, Euskal Herriko Unibertsitateko abestia, Josu Elberdinek moldatu du, konpositore, koru zuzendari eta Pasaiako Musika Eskolako irakaslea dena.

Interpretatu zen lehen aldiz 2025-2026 ikasturteari hasiera emateko ekitaldian.

EHUabesbatza

Abestia