Masterraren gakoak
Arkitektura masterrari esker arkitekturaren lanbide arautua lor daiteke. Indarrean dagoen arau-markoaren baitan, gaikuntza duten arkitektoek baino ezin dute arkitektura eta hirigintzaren alorrarekin lotutako proiektu gehienak idatzi, sinatu, eraiki eta horien gaineko ardura izan.
Master honek Arkitekturaren Oinarrietako gradua edo antzeko ikasketak egin dituzten ikasleei beharrezko gaitasunak eskainiko dizkie egitura-egonkortasunarekin lotutako eraikuntza-prozesuak jorratzeko, soluzio sortzaileak eta proposatutako beharrizanetara egokitutako soluzioak hartzeko eta eragin ekonomiko, administratibo, sozial, etiko eta ingurumenekoei buruzko erabakiak hartzeko. Azken batean, eskakizun estetikoak, teknikoak eta sozialak beteko dituzten proiektu arkitektonikoak sortzea, aurrekontu-faktoreek eta eraikuntzari buruzko araudiak ezarritako mugak errespetatuz.
UPV/EHUko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoa da arkitekturan gaitzen duen master titulu hau eskaintzen duen zentro publiko bakarra; Euskal Herria, Nafarroa, Kantabria, Asturias, Errioxa, Gaztela eta Leoneko ekialdea eta Ipar Euskal Herria hartzen dituen eragin-eremuan.
Master honek sarbidea ematen du doktoretza-programa ezberdinetara..