Breadcrumb

Masters-presentacion-master-calidad-alimentaria

Masterraren gakoak

Elikagaien ikerketan egin diren urratsek berretsi egin dute Koseko Hipokratesen (K.a. 450-377) esaldi ospetsuak adierazten diguna: “sendagaia izan dadila zure elikadura, eta elikadura izan dadila zure sendagaia”. Esaldi horretan ezin hobeki laburbildurik daude elikagaien kalitateak eta segurtasunak duten garrantzia eta bi alor horiez arduratzen diren diziplinak.

Egungo gizarteak kalitatezko elikagaiak eskatzen ditu, seguruak, eta beharrezkoak dira horretarako bi alor horietan berritzeko gai izango diren ikerlariak, ikerketan lortutako emaitzak industrian ezarriko dituzten profesionalak eta aholkulariak, eta elikagaien kalitatea eta segurtasuna kontrolatuko duten administrazioetan arituko diren profesionalak.  

Beraz, master honen xedea da elikaduraren kalitatean eta segurtasunean aditua izango diren profesionalak sortzea, enpresetan, administrazioan, unibertsitateetan eta ikerketa zentro publiko eta pribatuetan aritzeko.

Prestakuntza programaren bidez eskuratzen diren gaitasunek aukera ematen dute tresna aurreratuen bitartez elikaduraren kalitatea eta segurtasuna ebaluatu eta kontrolatzeko, teknologia berriekin lan egiteko eta bi alorretan eragiten duten osagai berriekin aritzeko, baita elikadura industriaren efluenteen tratamenduan aritzeko ere. Gainera, ebaluazio sentsoriala ere hartzen da kontuan, eta elikagaien laborategien kontrola eta ebaluazioa. Halaber, elikagaien segurtasunari ere erreparatzen zaio, ikuspuntu kimikotik eta mikrobianotik, eta elikagaien kalitate eta trazabilitate parametroei, beste alderdi askoren artean.

Master honetatik zuzenean sar daiteke Elikadura Kalitatea eta Segurtasuna doktorego programara.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

30

Modalitatea

Ikasgelakoa, Bietakoa

Hizkuntza

Gaztelania

Kredituak

60

Iraupena

1 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

2.200 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Farmazia Fakultatea

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
RODRIGUEZ BARRON, LUIS JAVIER

Idazkaritza :
Secretaría de la Facutlad de Farmacia

Masters-4-razones-control-alimentario

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Masterraren helburua da elikadura kalitatean eta segurtasunean espezialistak izango diren profesionalak trebatzea, gain izango direnak lan egiteko enpresetan, administrazio publikoan (Elikagaien Kontrol Zentroak), ikerketa zentroetan eta unibertsitateetan.
  • Prestakuntza praktikoa eskaintzen du, enpresetan, zentro teknologikoetan edo ikerketa sailetan eginiko praktiken bitartez. Prestakuntzan sakontzeko aukera, atzerriko 5 unibertsitatetan, Erasmus Programaren bidez.
  • Irakasgai guztiak hautazkoak dira, ikasleak berak aukera dezan zein gai landu nahi duen.
  • Irakasle asko profesionalak dira zentro teknologikoetan, ikerguneetan edo beste unibertsitate batzuetan.

Masters-salidas-profesionales-calidad-alimentaria

Irudia

Irteera profesionalak

  • Irakaskuntza.
  • Ikerkuntza.
  • Zentro publiko eta pribatuetako zerbitzu teknikoak.
  • Administrazio publikoetako elikagaien arriskuak kontrolatu eta ebaluatzeko sailak.
  • Elikaduraren kalitate eta segurtasuna kontrolatzeko eta kudeatzeko enpresak, I+G+b (ikerketa, garapena eta berrikuntza).
  • Aholkularitza zerbitzuak.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak