Masterraren gakoak

Mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektorea oso dinamikoa da azkenaldian. Beste kontinente batzuetan, herrialde ekoizle berriak agertzen ari dira, eta, horrez gain, mahastizaintzako eta ardogintzako teknika berriak daude, baita produktua merkaturatzeko eta marketina egiteko estrategia berritzaileak ere, eta, horren guztiaren ondorioz, zalantzan jarri da zenbait lurralde ekoizlek eta markak historikoki lortua zuten estatusa.

Enologia Berritzailea Unibertsitate Masterrak mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreko profesional izateko prestakuntza emango dizu, eta, horri esker, ikuspegi oso bat izango duzu ardo ekoizpenaren negozioaren arlo guztietan eta upategien kudeaketa komertzialean, sektoreko erronka berriei aurre egiteko.

Programaren helburua da ikasleek, mundu osoko merkatuak eta merkataritza estrategiak ezagututa, gaitasuna izatea zentzumen ebaluazioarekin lotutako praktika berriak aplikatzeko.

Master honek diziplinarteko ikuspegia du: berrikuntzara bideratuta dago, bai eta ardogintzaren prozesu osoan (ardoa egiteko prozesutik negozioa kudeatu eta produktua merkaturatzeko prozesura arte) teknika berritzaileak aplikatzera ere. Hala, helburua da merkatuaren eskaerekin bat datorren produktu sorta bat definitzea, mahastiaren eta praktika enologikoen potentzialtasuna ahalik eta gehiena aprobetxatuko duena. Azken batean, sektoreko enpresen arrakasta bermatuko duen berrikuntza sustatu nahi da teknikaren, prozeduraren eta merkataritzaren aldetik.

Masterrak Bordeleko Unibertsitatearekin titulazio bikoitz bat lortzeko aukera ematen die Enologiako graduatuei eta Ekonomia arloko titulazio desberdinetako graduatuei.

Sartzeko diziplina anitzeko profila dagoela-eta, masterrak baditu prestakuntza osagarriak zentzumen analisian (Farmazia eta Elikagaien Zientziak Saila), mahatsaren ekoizpen eta konposizio eragileetan (Landareen Biologia eta Ekologia Saila), enologian (Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Saila) eta finantzetan (Finantza Ekonomia II-Enpresa Ekonomia eta Merkaturatzea Saila).

Master honek doktoregoa egiteko aukera ematen du, eta bereiziki doktorego programa hauetarako prestatzen ditu ikasleak: “Enpresa zuzendaritza, ezagutza eta berrikuntza” eta “Elikadura kalitatea eta segurtasuna”.

Eskainitako plazak

25

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania

Kredituak

60

Iraupena

1 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

2.200 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Farmazia Fakultatea

Harremanetarako

Masterraren arduraduna:
PEREZ ELORTONDO, FRANCISCO JOSE
franciscojose.perez@ehu.eus

Idazkaritza:
MORO SANCHEZ, AMBROSIO
ambrosio.moro@ehu.eus
945014435

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Prestakuntza osoa jasoko duzu aurrez aurreko master ofizial honen bidez. Gainera, masterrak doktoregoa egiteko aukera ematen du, bai eta UPV/EHU eta Bordeleko Unibertsitatearekin titulu bikoitz bat ateratzekoa ere.
  • Ospe handiko profesionalek eta UPV/EHUko eta Espainia, Frantzia, Italia eta beste herrialde batzuetako irakasleek emango dituzte eskolak. Bestalde, analisi kimiko, mikrobiologiko eta sentsoriala egiteko laborategiak ditugu.
  • Sektoreak etorkizuna du: profesionalei gero eta prestakuntza handiagoa eskatzen zaie hala Enologian nola Kudeaketa eta Komertzializazio tekniketan.
  • Esperientzia handi bat biziko duzu dastatzeak eginez, mahatsak bilduz, laborategietan probak egiten, praktiketan (upategiak, ikerketa zentroak), upategiak eta enpresak bisitatzen, etab.

Parte-hartzaileak:

Logotipo de Bordeaux

Irteera profesionalak

  • Ardogintzaren hainbat negozio arlotan espezializatutako langilea.
  • Upategietako eta mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreko enpresetako ekonomia eta merkataritza kudeatzea.
  • Upategiko jarduerak koordinatzea.
Iradokizunak eta eskaerak