XSLaren edukia

Gaitasunak

  • Ikaslea gai izatea bere ikaskuntza prozesua eta lana modu autonomoan garatzeko.
  • Ikaslea gai izatea mahastizaintzaren eta berrikuntzaren arloko jarduerak planteatzeko eta garatzeko, konpromiso sozial, etiko eta iraunkorra hartuz.
  • Ikaslea gai izatea taldean lan egiteko, erantzukizunak bere gain hartuz, beste ikuspuntuak errespetatuz eta rol indibidualak eta kolektiboak baloratuz.
  • Ikasleak aplikatzen jakitea ardoaren analisi sentsorialerako jardunbide egokiak eta metodo zientifikoak; mahatsean eta ardoaren elaborazioan sortu diren eragozpen eta arazoak identifikatzeko, bai eta ardoak ikuspegi sentsorialetik karakterizatzeko eta ardoen tipologia desberdinak identifikatzeko ere.
  • Ikasleak ezagutzea mahastizaintzako eta ardogintzako teknikei eta produktuen merkaturatzeari eragiten dieten aurrerapen teknologiko eta prozedura berrikuntza berriak, kontsumitzailearen eskaerei erantzuten dieten ardoak egin eta merkaturatzeko.
  • Ikasleak gai izatea produktu edo enpresa proiektu bat berritzeko eta garatzeko, ekonomia globalaren ezaugarriak kontuan hartuta eta tokiko merkatuaren berezitasunetara egokituta.
  • Ikasleak jakitea upategiak burutu behar dituen kudeaketa agronomikoaren ereduak definitzeko eta ezartzeko aholkuak ematen, bere produktu sortak helburu den merkatu jakin baten ezaugarri diren kontsumitzaileen gustu, sentsibilitate eta ekonomiei erantzun diezaien.
  • Ikasleek gustu berriak, merkatu berriak, kontsumitzaile berriak, modak eta joerak identifikatzen jakitea, produktua merkatuaren eskakizunetara egokitu ahal izateko.
  • Ikasleek mahastizaintzako eta ardogintzako alderdi zientifiko eta teknikoan informazioa bilatzeko, informazio hori interpretatzeko eta modu kritikoan aztertzeko gaitasuna garatzea, ahalik eta etekin handiena lortzeko prozesu enologikoan, mahastitik hasi eta kontsumitzailearengana iritsi arte.
  • Ikasleek mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreko enpresetan erabakiak hartzeko gaitasuna eskuratzea, bai tokiko testuinguruari buruzkoak, bai nazioarteko testuinguruari buruzkoak.

XSLaren edukia

Ezin izan da edukia sortu, beranduago saiatu. Arazoak aurrera jarraitzen badu, jarri harremanetan CAUrekin (Tlf: 946014400 / Email: cau@ehu.eus / Web: https://lagun.ehu.eus).