Masterraren gakoak

Eraikitako Ondarea eta bere kontserbazioa aipatua hartzen duen gizartearen ezaugarri dira. Kontserbatu beharreko ondasun ukiezin bezala duen bere berezko balioaz gain, Eraikitako Ondarea lehen mailako osagai dinamizatzailea da gizartearen eremu guztietan. Aberastasun ekonomiko gisa, hiri birgaitze eta iraunkortasunerako osagai bezala dakarren onura neurtzeko aukera dago eta, honela, ondasun ukigarria bilakatzen da.

Eraikitako Ondarearen eta Eraikinen Birgaitze, Zaharberritze eta Kudeaketa Masterrean, Eraikitako Ondarearen osagai bat xede duten edo aipatua bere garapenaren barruan sartu duten jarduketa guztietan aintzat hartu beharreko gai gehienak landuko dituzu. Arkitektura gai hutsak, hein handi batean teknologikoak diren gaiak eta Ekonomia, Zuzenbidea eta Soziologia bezalako beste diziplina batzuk landuko dituzu ere.

Masterraren xede nagusietako bat da ikaslea profesional gisa prestatzea, ikerketa eta berrikuntza gauzatzeko gai izan dadin eraikitako ondarea zaharberritzeko proiektu integralen garapenean eta ondare hori ingurunean duen garrantzia azpimarratzeko ekintzetan. Diziplina anitzeko prestakuntza jasoko du ikasleak eta, horri esker, sektoreko enpresentzat, eremu akademikoarentzat eta gizarte orokorrarentzat berrikuntzarako aukerak identifikatzea eta garatzea xede duten gaitasunak barneratuko ditu.

Hautazko irakasgaiak aukeratzerakoan, bi espezializazio ibilbideren artean aukeratuko duzu: Eraikitako Ondarea: Kudeatzea eta bere Garrantzia Azpimarratzea; eta Eraikitako Ondarea: Birgaitzea, Zaharberritzea, Karakterizatzea, Esku-hartzea eta Kontserbatzea. 

Masterrak, halaber, espezializazio arlo berberean Doktoregoa egiteko aukera zuzena ematen du.

Master hau Graduondoko Sare Latinoamerikarraren bidez ere eskaintzen da.

Eskainitako plazak

25

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania

Kredituak

60

Iraupena

1 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

2.000 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Arkitektura Goi Eskola Teknikoa

Euskal Herriko Unibertsitatea: Letren Fakultatea

Harremanetarako

Masterraren arduraduna:
SANCHEZ BEITIA, SANTIAGO MARIA
santiago.sanchez@ehu.eus

Idazkaritza:
Amai Etxebeste
amaia.etxebeste@ehu.eus
943018094

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Masterrak lantzen dituen eremuetan eskarmentu profesional eta zientifiko handia duten 40 irakaslek (Espainiako 5 unibertsitatekoak) parte hartzen dute.
  • Bederatzi edizio eta 200dik gora tituludun ditu masterrak. Gaikako bloke handitan parte hartzeko aukera ematen du, horretarako sinatu diren hitzarmenen bitartez (andeatutako inguruneen leheneratzea, Espainiako Itsasargi Historikoak, Hutsetik gertuko energia kontsumoko irizpideen araberako birgaitze integrala,...).
  • Titulu bikoitza lortzeko aukera ematen du, Montpellierreko (Frantzia) Arkitektura Goi-eskola Nazionaleko Architecture et Patrimoine Contemporaine masterrarekin.
  • Eraikitako Ondarea eta Eraikinen inguruko Doktorego Programa bati, ikerkuntza talde elkartu bati (ESMAARQ-Zurezko egiturak Arkitekturan) eta Aplicaciones Avanzadas en la Arquitectura-AVANZARQ izeneko spin-off bati lotua.

Parte-hartzaileak:

Logotipo de Ensam

Irteera profesionalak

Teknologia zentroak, sektoreko enpresak, Administrazioan eta ogibidea autonomo gisa praktikatuz. Unibertsitatean irakaskuntza eta akademia eginkizunak betetzeko aukera ematen du ere.

Iradokizunak eta eskaerak