XSLaren edukia

Gaitasunak

  • Ikasleak, Eraikitako Ondarea bere dimentsio bikoitzaren arabera landuko dituzten proiektuak sustatu eta koordinatzeko gai izatea: oroimen kolektiboaren edota ezagutza historikoaren euskarria eta gizarte garaikideen garapen iraunkorrerako baliabide sozio-ekonomikoak.
  • Ikasleak, Eraikitako Ondarearen kontserbazio eta kudeaketa eraginkorraren alde egingo duten alderdi garrantzitsuak identifikatzeko protokolo metodologiko eraginkorrak antolatzeko gai izatea.
  • Ikasleak, doktorego edo doktorego ondoko lan zientifikoak eta ikerlanak eraginkortasunez diseinatu, landu, idatzi eta azaltzeko gai izatea.
  • Ikasleak, prestakuntza amaitzean, ikastaroan bereganatutako ezagutzak sakontzea ekarriko duten lanak edo proiektuen plangintza edo proiektuak eurak egiteko edo Eraikitako Ondarearen inguruko arazo berriak modu autonomoan ebazteari ekiteko gai izatea.
  • Ikasleek ahozko eta idatzizko komunikazio gaitasunak garatzea, beren ideiak lankideei, bezeroei eta publiko orokorrari argi eta garbi azaltzeko gai izan daitezen, beren proposamenen litezkeen alternatibei buruzko eraikuntza arloko eztabaida barne hartuta.
  • Ikasleek, Eraikuntza Historikoen arloan diziplina anitzeko proiektu eta giza taldeetan esku hartzea ahalbidetuko dieten jarrerak ikasi eta bereganatzea.
  • Ikasleek, enpresaren edo Administrazioaren sektorean nahiz Eraikuntza Historikoen arloko ikerketa sektorean arazo konplexuen konponbideari ekitea ahalbidetuko dieten diziplina anitzeko ezagutzak bereganatzea.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak