presentacion-master-fabricacion-digital

Masterraren gakoak

Fabrikazio Digitaleko Unibertsitate Masterrak enpresetan 4.0 Industriaren esparruan sortutako errealitate berriari erantzun nahi dio; izan ere, errealitate horretan, enpresek Fabrika Digitalaren ikuspegi globala izango duten profesionalak behar dituzte, horri lotutako teknologiak menperatuko dituztenak eta industria iraultza berriak negozio ereduetan dakartzan aldaketak lideratzeko gai izango direnak. Lan arlora orientatutako master honek diziplina anitzeko ezagutzak eskaintzen ditu, eta “Fabrika Adimendunen” arloko espezialista adituak prestatzen ditu.

Masterraren helburuak honako hauek dira:

- Ikasleei enpresetan fabrikazioaren digitalizazioa lideratzeko beharrezkoak diren ezagutzak ematea.

- Ikasleak prestatzea, enpresan Fabrikazio Digitalari lotutako erantzukizun postuak bete ditzaten.

- Industria enpresek digitalizazioaren arloan egindako eskaerari erantzutea, hazten ari baita.

Master honek Unibasq-en Prestakuntza Dualaren Zigilua du. Prestakuntza dualak irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak enpresan eta unibertsitatean konbinatzen ditu.

* Prezioari buruzko informazio gehiago lortzeko, masterreko idazkaritzan galdetu.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

20

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania, Ingelesa

Kredituak

90

Iraupena

1,5 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

(*)

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Txandakako Ingeniaritza Eskola

CFAA

EKIDE, S.L.

Miramon Teknologia Parkea

Teknologia Zentroa

VICOMTECH

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
ITURBE ZABALO, EDURNE

Idazkaritza :
ALBERDI, LEIRE

943744132

4razones-master-fabricacion-digital

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Enpresarekin lan harremana.
  • Lan egin bitartean, prestakuntza akademikoa eta prestakuntza praktikoa jaso ahal izango dituzu batera, horiek baitira sistema dualaren berezko ezaugarriak.
  • Diziplina anitzeko prestakuntza jasoko dugu, eta Industria 4.0ren teknologiek planteatutako erronkei ikuspegi global batetik erantzuteko prestatuko zaituzte.
  • Industria gero eta gehiago eskatzen ari den profil profesional bat jasoko duzu.

participantes-master-fabricacion-digital

Parte-hartzaileak

CFAA Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroa
IK4 IDEKO Research Alliance
Tecnalia Inspiring Business

salidas-master-fabricacion-digital

Irteera profesionalak

Ikasketa hauek amaitzen dituzten pertsonentzako irteera profesionalak enpresetako negozio unitateetan, aholkularitzetan, eta I+B unitateen edo Teknologia Zentroen ikerketa unitateetan kokatzen dira.

  • Berrikuntzari buruzko aholkularia.
  • Digital Manufacturing arlorako aholkulari espezializatua.
  • Proiektu buru izatea, antolakuntza eredu berrietako espezialista.
  • Proiektu buru izatea, ikertzailea, ekoizpen prozesuetako espezialista.
  • Proiektu buru izatea, ikertzailea, industria teknologietako espezialista.
  • 4.0 Industriako zuzendaria.
  • Teknologia proiektuen zuzendaria.
  • Antolakundeetako zuzendari orokorra, teknikoa, estrategikoa edo teknologikoa
  • Plangintza, produkzio eta fabrikazio digitaleko zuzendaria.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak