Masterraren gakoak:

Estatuaren eta haren tresnaren, Zuzenbidea, gaur egungo egoera dela-eta, gero eta zailagoa da benetan demokratikoa izango den gizarte baten garapenean sakontzea. Gelditu ezinezko globalizazio prozesu batean, Latinoamerikako herrialdeetan abiaturiko erreforma instituzional eta sozial askok berekin ekarri dute Europako eredu zaharrekin elkarrizketazale diren eredu demokratiko berriak sortzea.

Testuinguru honetan gaudelarik, “Gizarte Demokratikoa, Estatua eta Zuzenbidea" masterraren xedea da profesionalak eta ikertzaileak prestatzea, zehazki, nork bere herrialdean gizarte demokratikoak oinarritu, finkatu eta garatzen lagunduko duten konponbideak eskaintzeko gaitasuna izango duten profesionalak eta ikertzaileak prestatzea.

Zuzenbideko profesionalen eskaerari erantzutera dator programa hau, diziplinarteko prestakuntza bat eskainiz, material eta kontzeptu juridikoen erabileran ahalik eta ongien ez ezik,  legelari integralaren prestakuntzarako ezinbestekoak diren bestelako arlo batzuetan ere prestatuta egon daitezen, antropologian, filosofian, soziologian eta zientzia politikoan, esaterako.

Hori lortzeko, planteatutako metodologia ez da eredu anglosaxoniarra, eredu tekniko-juridiko hutsean oinarritutakoa. Egungo arazoen ezagutzaz eta gogoetez baliatuko gara ikuspegi kritiko batetik, kontuan hartuz, besteak beste, zuzenbideko estatu sozial eta demokratikoaren eraldaketak, globalizazioa, zuzenbideari buruzko teoria feminista edo eta estatu ereduetan txertatutako laikotasun eta sekularizazio idealak.

Arloan espezializazio maila goreneko prestakuntza eskaintzeaz gainera, masterrak ikerketara ere nabarmen bideratzen duenez, "Globalizazioa Aztergai: Erronkak eta Diziplinarteko Erantzunak” doktorego programara sartzea ahalbidetzen du.

Master hau Graduondoko Sare Latinoamerikarraren bidez eskaintzen da.

Eskainitako plazak

100

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania

Kredituak

60

Iraupena

2 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

1.800 €

Irakaslekua

Universidad Rafael Landivar -Guatemala-

Universidad de Aconcagua -Chile-

Harremanetarako

Masterraren arduraduna:
EZQUIAGA GANUZAS, FRANCISCO JAVIER

Idazkaritza:
ZAPIRAIN LIZARRIBAR, IRENE

943015749

4 arrazoi master hau aukeratzeko

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Egungo legelariak dituen prestakuntza eskakizunei erantzuten die, zehazki, Latinoamerikan abiatu diren erreforma instituzional eta sozialetan lagundu ahal izateko prestakuntza eskakizunei erantzuten die.
  • Zuzenbidea benetako gertakari sozial gisa ulertzen duen legelari integralaren prestakuntza.
  • Sarbidea ematen du Zuzenbide Publikoan eta Pribatuan doktoregoa egiteko, bai eta arloko doktorego tesiak egiteko ere.
  • Aurrez aurreko prestakuntza Latinoamerikako hainbat herrialdetan, eta lanarekin bateragarria.

Parte hartzen duten unibertsitateak

Logotipo de Universidad de Aconcagua
Logotipo de Universidad Rafael Landívar
Logotipo de Instituto Federal Rio Grande do Norte
Logotipo de Instituto Inernacional de Humanidades e Ciencias Socials Aplicadas

Irteera profesionalak

  • Irakaskuntza
  • Ikerketa
  • Justizia administrazioko profesionalak
  • Zuzenbideko profesionalak erakunde publiko eta pribatuetan
  • Goi mailako postuak nazioarteko garapen erakundeetan, eskualde integrazioko erakundeetan, etab.
Iradokizunak eta eskaerak