Masterraren Gakoak

Mikrobiologia, Zientzia Biosanitario eta Biomedikoei loturiko espezializazio eremu guztietarako oinarrizkoa eta komuna den diziplina da egun, mikroorganismoen papera oso garrantzitsua baita bai osasun arloan, bai ekosistemen eta elikaduraren arloan ere.

Mikrobiologiak funtsezko garrantzia dauka, ezbairik gabe, munduko herrialde askotan heriotza-zio nagusia diren IHES, paludismoa edo tuberkulosia bezalako gaixotasunen borrokarako. Eta garrantzi berbera dauka elikagaien ikuspuntutik ere, infekzio eramaileak diren heinean, eta mikroorganismo batzuk elikagai zehatz batzuei eskaintzen dizkieten ezaugarri prebiotikoak aintzat hartuz ere. Ingurumenaren aldetik, mikroorganismoek ekosistemetako ziklo biogeokimikoa mantentzeko ardura dute, bai eta osasunean duen eragina ere.

Testuinguru horretan, Mikrobiologia eta Osasuna Masterraren xedea da mikrobiologiaren eta parasitologia edo immunologia bezalako berari loturiko arloen inguruko prestakuntza aurreratua eskaintzea, bai mikroorganismoen inguruko ezagutza eta laborategiko gaitasunak lortzeari dagokionez, bai mikrobiologia ikerketa bat egiteko beharrezkoak diren erreminta metodologikoak eskuratzeari dagokionez ere.

Prestakuntza programak beharrezko ezagutza teoriko eta praktikoak eskaintzen ditu mikroorganismoek osasunean eta ingurumenean jokatzen duten papera ikertzeko beharrezkoak diren laborategi, esperimentazio eta biosegurtasuneko prozedurak diziplina anitzeko testuinguruetan garatu ahal izateko.

Masterrak ikerketarako joera garbia dauka eta zuzeneko sarbidea eskaintzen du Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Doktorego Programara.

Eskainitako plazak

20

Modalitatea

Erdi-presentziala

Hizkuntza

Gaztelania, Ingelesa

Kredituak

60

Iraupena

1 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

2.200 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Farmazia Fakultatea

Euskal Herriko Unibertsitatea: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea

Euskal Herriko Unibertsitatea: Zientzia eta Teknologia Fakultatea

Harremanetarako

Masterraren arduraduna:
GARAIZAR CANDINA, JAVIER

Idazkaritza:
Maria del Mar Niño

946013436

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Master Amaierako Lan esperimentala
  • Doktoregorako sarrera
  • Hitzarmenak ikerketa zentroekin
  • Erasmus Mugikortasuna Lisboako Unibertsitatearekin

Aukera profesionalak

  • Ikerketa eta garapena mikrobiologiaren arloan eta aipatuari loturiko arloetan, erakunde publiko eta enpresa pribatutan.

Iradokizunak eta eskaerak